Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Soka erakusketa Eibarren

Dokumentuaren akzioak

Soka erakusketa Eibarren

2019/10/17 16:25
Soka erakusketa Eibarren

Soka erakusketa. Argazkia: Euskal Kultur Erakundea

Urriaren 31tik abenduaren 15era Eibarren izango dugu "Soka, Euskal Dantzaren Urratsetan"  izeneko erakusketa, Dantzan Biharrian-en egoitzan. Erakusketa multimedia honek 150 metro karratutan euskal dantzari begirada zabal eta sakona eskaintzen dio 400 bat ilustrazio (artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), zazpi bideo sorkuntza original, 14 ukipen-pantaila, formatu handiko 7 HD telebista, 6 koadro digital, 15 ordenagailu eta 9 irakurgailuren bitartez, eta lau hizkuntzatan: euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez. 

Dantzan Biharrian
Biharrian Dantzan, Eibar.

Erakusketa Euskal Kulturaren Erakundeak (EKE) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak produzitu dute eta Biarritzen, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Maulen, Baionan, Zarautzen, Getxon, Bordelen eta Pauen izan da besteak beste ikusle arrakasta handiz leku guztietan. Egoitza nagusia Eibaren duen Dantzan elkarteak ere parte hartu zuen erakusketaren edukien prestaketan eta orain Gipuzkoako Diputazioaren laguntzarekin Kezka, Dantzan eta EmePebo5t-en egoitza berrian, Dantzan Biharrian-en ikusi ahal izango da erakusketa sei astez. 

Soka erakusketa
Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa, Euskal Kultur Erakundea (eke.eus). Argazkia: Johan Morin.

Soka, euskal dantzaren urratsetan: datak, ordutegiak eta kokapena

Datak: 2019ko urriaren 31tik abenduaren 15era
Ordutegiak:

  • Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara
  • Larunbat, igande eta jai-egunetan 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 bitartean

*Azaroaren 30ean itxita izango da Eibarren jaia eguna baita.

Tokia: Biharrian Dantzan, Ubitxa 16-18 behea. 20600 Eibar

Kontaktua: 943 53 04 40 kezka@dantzan.com

Soka erakusketa
Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa, Euskal Kultur Erakundea (eke.eus). Argazkia: Johan Morin.

Bisita-gidatuak eta jarduerak

Eskolekin eta taldeekin hitzorduak adostu eta bisita-gidatuak eta egokitutako jarduerak eskainiko dira (kezka@dantzan.com). Horrez gain, honako ekitaldiak izango dira:

  • Azaroak 4, astelehena, 19:30ean
Soka erakusketaren irekiera ekitaldia eta bisita-gidatua Oier Araolazaren (Kezka dantza taldea eta Dantzan) eskutik.
  • Azaroak 21, osteguna, 19:30ean
Soka erakusketara bisita-dantzatua Patxi Labordarekin (Aiko taldea eta Bilbao Musika).
  • Abenduak 12, osteguna, 19:30ean
Sorkuntzaren Soka, euskal dantza, tradizioa eta sorkuntzaren inguruko gogoeta saioa Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregirekin (Argia eta Ikerfolk)

 Soka erakusketa Eibarren afitxa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com