Orain arteko ekarpenak
Ezpata-dantzak jaialdiaren kronika
2006/06/08
Aitortu behar dut aurreikusi baino hobeto joan zirela gauzak maiatzaren 27 eta 28rako prestatu genituen dantza jaialdietan. Ezpata-dantzen inguruko egitaraua
prestatu genuen, eta Euskal Herriko eta atzerriko ezpata-dantzak
gonbidatu genituen. Eguzki ederra (ederregia zenbait unetan) izan
genuen ba...
Oñati eta Gipuzkoako dantzak Urkizun
2006/05/21
Euskal Jaiaren aurretik iritsi ohi dira Letra Galegoen jaiak Eibarrera. Galizako etxe indartsua dago Eibarren, asko baitira inguruotan bizi diren galiziar jatorrikoak, eta jai benetan handiak antolatzen dituzte Urkizun.
Os Galaicos, Galizako etxeko dantzariekin jaialdia egin ohi dugu Letra ...
Ezpata-dantzak jaialdia Eibarren
2006/05/19
Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen 41. Euskal Jaiaren barruan, Ezpata-dantzen jaialdia antolatu du Eibarren Kezka Dantza Taldeak. Ezpata-dantzak jaialdi horretan Euskal Herriko zein atzerriko hainbat ezpata-dantza ikusteko aukera izango da. Bi egunetan izango dira emanaldiak. Maiatzaren 27an...
Morris dantzariekin Londresen
2006/05/17
Asteburu-pasa Londresera joan, kalera atera, hasi da kalean gora eta kalean behera, eta halako batean Trafalgar Squaren, National Galleryren aurrera iritsi, eta hara, ez du ba morris dantzariekin topo egin gure Matxalintxok! Han ibili da zinta-dantza, zapi-dantza, arku-dantza eta ezpata-dantz...
Soka-dantza Santa Kurutzen 2006
2006/05/17
Santa Kurutzetan ohi dugunez soka-dantza egin genuen Arrate ondoan dagoen Santa Kurutz ermitan. Maiatzaren 7an, Santa Kurutz egunaren (maiatzaren 3) ondoko lehen igandean egin ohi dugu soka-dantza bertan. Mimoz prestatzen dituzte Arrateballeko baserritarrek Santa Kurutzeko jaiak eta ederrak izaten ...
Arrateko Amaren dantzen aurkezpena Portugaleten
2006/05/17
Lehen Folklore Azoka ospatu da maiatzaren 6an eta 7an Portugaleten, Elai-Alai Fundazioak antolatuta. Euskal Herriko musika, dantza, artisautza eta oro har tradizioaren alorrean lan egiten duten hainbat elkarte, talde eta pertsonaren bilgunea izan zen Portugalete maiatzeko lehen asteburu horreta...
Udaberriko protokolo batzuk
2006/05/17
Hona hemen azken aldian tokatu zaizkigun zenbait protokolo-dantzen aipamenak. Apirilaren 2an Balentziagaren oroimenezko ziklismo proba jokatu zen Eibarren. Karrera garrantzitsua da afizionado mailan, eta jakinekoa da bertan irabazten duenak datorren urtean profesionaletan aritzeko urrats garran...
Momotxorroak, kaldereroak eta hartzak
2006/03/16
Berandu baina seguru dator Eibarko aratosteetako kronika. Hiru aste pasa dira dagoeneko inauterietatik, baina dagoeneko iazko kontuak direla iruditzen zaigu.
Iragarri bezala otsailaren 24an Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea izan genuen Eibarren, aratusteetako barixakuan ohikoa den kalde...
Altsasuko inauteriak Eibarren
2006/02/03
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea Eibarren izango da Kezka dantza taldeak eta Eibarko Udalak gonbidatuta. Talde horrek orain 25 urte berreskuratu zuen Altsasuko inauteria ekarriko du Eibarrera. Eibarko Kaldereroen jaiarekin bat egingo du Galdakaoko Andra Mari taldeak eskainiko duen Altsasuk...
♫♪Caldereros, somos de la Hungria, que venimos en tren especial!♫♪
2006/02/03
Aratusteetako ostiralean iritsi ohi dira Kaldereroak Eibarrera, eta aurten ere halaxe egingo dute, otsailaren 24an, arratsaldeko 19.30etatik aurrera.
Kezka dantza taldearen ekimenez Hungariako kaldereroen jaiak, kantuz eta dantzaz berrituko du tradizioa. Aurtengoan gainera, bidaide bereziak izan...
Orain arteko erantzunak
Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko
2017/12/15
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.
Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?
2015/09/30
Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!
Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia
2014/06/10
Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]
Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa
2014/04/07
Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]