Dokumentuaren akzioak
♫♪Caldereros, somos de la Hungria, que venimos en tren especial!♫♪
Aratusteetako ostiralean iritsi ohi dira Kaldereroak Eibarrera, eta aurten ere halaxe egingo dute, otsailaren 24an, arratsaldeko 19.30etatik aurrera. Kezka dantza taldearen ekimenez Hungariako kaldereroen jaiak, kantuz eta dantzaz berrituko du tradizioa. Aurtengoan gainera, bidaide bereziak izango dituzte kaldereroek. Altsasuko inauterietaz gozatu ahal izango da kaldereroekin batera ostiral arratsaldean. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea Eibarren izango da Kezkak eta Eibarko Udalak gonbidatuta, eta talde horrek orain 25 urte berreskuratu zuen Altsasuko inauteria ekarriko du Eibarrera.
Kaldereroei dagokionez, hauxe izango da aurten egingo den ibilbide eta ordutegia:
- 19.30etan Kaldereroen elkartzea Urkizuk parkean.
- 20.00etan Urkizutik abiatuko dira kaldereroak Untzagaruntz.
- Ibilbidea: Urkizu, Bittor Sarasketa, Estaziño, Errebal, Toribio Etxebarria eta Untzaga.
- 21.00etan Untzagan, aratusteetako pregoia
- 21.10etan Kaldereoen kanta eta dantzak.
- 21.15etan Hartzaren dantza, heriotza eta berpiztea.
Kaldereroen konpartsa ohiko pertsonaiek eta taldeek osatuko dute:
- Kalderero dantzari eta kantariak
- Kalderero musikariak
- Hartza eta domadorea
- Pantxika astoa eta kaldereroen gurdia
Urtero bezala herriko hainbat taldek parte hartuko dute Kaldereroen etorreran:
- Kezka dantza taldea
- Kezka dantza eskola
- Etakitto euskara elkartea
- Ustekabe fanfarea
- J.B. Gisasola Musika Eskolako ikasleak
- Jainagaren trikitixa eskola
- Txolarte
- Lagunartea
Kaldereroen etorreraren ohitura Eibarren 1991an berreskuratu zen eta ordutik hutsik egin gabe izan ditugu hungariako ijitoak aratusteetan. Baina aurretik ere, 1930eko hamarkadan, atera ohi ziren kaldereroak Eibarren. Hona hemen Eibarko Kaldereroen jaiarekin lotutako beste zenbait informazio interesgarri
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19