Orain arteko ekarpenak
Kaldereroak Eibarren
2008/03/03
Baserriz baserri koko-dantzekin eta koko-eskean ibili ondoren hurrengo astean kaldereroak iritsi ziren Eibarrera beste behin ere. Barixaku erregularrean edo aratosteetako ostiralean izan ohi dira Eibarren kaldereroen dantzak eta abestiak entzuteko eta ikusteko aukera, eta hala izan zen aurten ere....
Koko-dantzak 2008, hemen da koko-kronika
2008/02/28
Urtarrilak 26 zituen, larunbata, eta goizeko 7.30etan Portaleko ate aurrean geunden 40 lagun, bizi-bizi, erne, urduri samar. Ordu horretan ireki behar zigun kultur etxeko atea udaltzainak, baina zentralera 2-3 aldiz deituta ere, ia 8.00ak ziren kotxe-patrulla agertu zenerako. Txulo asko atera ziren ...
Badatoz koko-dantzen irudiak!!
2008/02/26
Gaur hilabete egin genituen koko-eskea eta koko-dantzak Eibarren. Urtarrilaren 26a zen, eta hilabete ondoren oraindik ez argazkirik, ez bideorik, ez testurik ez da atera argira. Felipek, Fernandok eta Arantzak ateratako 1000 argazkitik gora daude eta kosta zaigu multzo bat apartatzea. Baina sarean d...
Axeri-boda estreinatuko da asteburuan
2008/02/18
Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen ikuskizun berria, Axeri-boda , estreinatuko da igandean Bilboko Arriaga antzokian, eta bertan izango dira oraingoan ere Kezka dantza taldeko kideak. Kondharian eta Pas de Basque ikuskizunetan bezala, Axeri-boda ikuskizun berri honetan parte hartuko...
Arbeit asfreit, ist gut ruhen singelin
2008/02/01
Koko-dantzak pasa ziren. Ez dugu horretaz lerrorik ez argazkirik jarri, baina etorriko dira, bata bukatu eta hurrengoarekin hasi baikara buru-belarri. Gaur kaldereroak ditugu Eibarren. 19.30etan bilduko gara Urkizun, eta ohiko ibilbidea egingo dugu, Estaziñotik pasa, errebal eraitsi berriar en ondo...
San Antonetako soka-dantza
2008/01/23
Aurten San Anton eguna urtarrilaren 17an tokatu da eta hurrengo igandean, hilaren 20an, ospatu ziren Eibarko Azitain auzoan San Anton jaietako ekitaldi gehienak, soka-dantza barne. Urtero bezala Kezka dantza taldeko dantzariok auzotarrekin batera atera eta dantzatu dugu San Antonetako soka-dantza ....
Koko-jantzi, koko-eguna eta koko-abarrekuak
2008/01/22
Eibarren
mozorrotzeari koko-janztea esan izan zaio. Toribio Etxebarriak karnabalak,
koko-jantzi eta koko-marruen inguruan jaso zituen aipamenetako batzuk eta
Eibarko hiztegian bildutako beste batzuk ekarri ditugu hona. Horietako batzuk
agertuko dira datorren larunbatean aterako ditugun koko-dantz...
Koko-moko saria bete moko...
2008/01/21
Baserriz-baserri ibiliko gara koko-dantzan eta
koko-eskian , eta baserri bakoitzian saria, otarra, pasatuko dugu. Horretarako
Eibarren karnabaletan antzeko egoeraren batean erabili izan zen kanta erabiliko
dugu. Mikel eta Mireia Otzerinjauregik Eibarko kantuak liburan argitaratu zuten
Rosario Alt...
Koko-eskerako aurtengo ibilbidea prestatu dugu
2007/12/24
Baserri asko dago Eibarren eta ezinezkoa zaigu egun batean denetara iristea. Hurrengo urteetarako begiratuko dugu taldea zatitu, egun gehiago hartu edo zer egin behar dugun, baina aurten, estreinakoa izanda, baserri multzo bat hautatu dugu eta haietara bakarrik iritsi ahal izango gara. Ez dira gutxi...
Koko-dantzak eta koko-eskea Eibarko aratusteetan
2007/12/18
Arrateko dantzekin abiatutako bidean sakonduz, egutegiaren beste muturrean gure herriko dantza tradizioak osatzen jarraitzeko asmoa dugu. Udako dantza tradizioek beren kide simetrikoa izan ohi dute neguan, eta Arrateko dantzen neguko ordaina aratusteetan egingo ditugun koko-dantzak izango dira.
...
Orain arteko erantzunak
Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko
2017/12/15
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.
Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?
2015/09/30
Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!
Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia
2014/06/10
Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]
Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa
2014/04/07
Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]