Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Koko-jantzi, koko-eguna eta koko-abarrekuak

Dokumentuaren akzioak

Koko-jantzi, koko-eguna eta koko-abarrekuak

2008/01/22 15:23

Eibarren mozorrotzeari koko-janztea esan izan zaio. Toribio Etxebarriak karnabalak, koko-jantzi eta koko-marruen inguruan jaso zituen aipamenetako batzuk eta Eibarko hiztegian bildutako beste batzuk ekarri ditugu hona. Horietako batzuk agertuko dira datorren larunbatean aterako ditugun koko-dantzetan.

KOKO-EGUNA. Carnaval. Aratoste eguna
¿Koko-eguna al da ba gaur orretara janzteko?
 

KOKO JANTZI. disfrazar(se).
Bazoiaz aurten koko janztera? (TE). / Karnabal aurreko astian, eguenian, Eguen Zuri izeten zan. [...]. Jentiak biharra eitten eban, baiña gurasuei gustatzen jakuen umiak jaztia basarrittar, ta antxiñako andra zaharren zerekin. Ta tanboliña arratsalde guztian joten egoten zan, ta dantzan. [...] Koko jantzitta, haixe izaten zan koko jaztia. (TZ). 

KOKO-JANTZIXA. Disfraz.
Badira urte guztian koko-jantzixa erabiltzen dabenak. [Hay quienes llevan disfraz todo el año.] 

KOKO-MOKO JANTZI (Ad.) disfrazar(se). Sin. koko jantzi. 

KOKO-MARRUA. Ente de fantasía con que se asusta a los niños.
¡ Ixildu zaittez, Koko-marruak eruango zaittu ba bestela! ¡ [Calla, que si no te va a llevara el koko-marro.] 

KOKUA. 1. Se dice en primera acepción de los insectos, y por extensión de todo ser viviente de reducidas dimensiones. Kokuak dira milla eta milla bidar arraza geixago, friztixa azixak baño. 2. Persona disfrazada o con indumento extravagante. Oingo urtian koko gitxi ibili da Aratostietan. [Este año ha habido pocos disfrazados.] 

MAMARRUA. Umiak bildurtzeko erabiltzen dan personajia. [El coco con que se asusta a los niños.] ¡Ixildu zaittez, mamarrua dator bestela! [¡Cállate, que sino viene el coco!]

Eta bukatzeko Toribio Etxebarriaren bi esaldi, gure koko-dantzak prestatzen ibili garen bitartean behin eta berriz bidera atera zaizkigunak:

  • Aratostietarako, makilla dantzia ikasten dabiz gazte mordo bat. (TE)
  • Aratostietan nahikua da arpegixa baltzittutzia koko agertzeko. (TE)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com