Koko-moko saria bete moko...

2008/01/21
Baserriz-baserri ibiliko gara koko-dantzan eta koko-eskian, eta baserri bakoitzian saria, otarra, pasatuko dugu. Horretarako Eibarren karnabaletan antzeko egoeraren batean erabili izan zen kanta erabiliko dugu. Mikel eta Mireia Otzerinjauregik Eibarko kantuak liburan argitaratu zuten Rosario Altzerrekari jasotako kanta hori.

Koko-moko,
zaria bete moko.
Gibel, gibel,
afarittarako.
Dirua baneuka,
patrikarako.

Estrofa horri beste bat gehituko diogu, otarra betetakoan, agur esan eta hurrengo baserrirako bidea hartzeko.

Hala, hala,
hauxe karnabala!
Goazen, goazen
gosetu ein garala.
Hau etxiau luze
gorde daixala!