Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Fermin Aldapakoaren dantzak igandean, Arriagan

Dokumentuaren akzioak

San Fermin Aldapakoaren dantzak igandean, Arriagan

Heldu den igandean, urriak 16, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Aunitz Urtez ikuskizun berria aurkeztuko du Argia dantzari taldeak. Ikuskizun horren baitan, San Fermin Aldapakoaren dantzak eskainiko ditugu (ezpata-dantza eta irradaka), Arrateko ezpata-dantzarekin uztartuta.

"Arriaga Antzokian, lehen aldiz, iraileko bi erromeria tradizionaletan berreskuratutako eta dantzatutako bi ezpata-dantza egingo ditugu. Batetik, Eibarren Arrateko Ama Birjinaren omenez egin ohi dena; bestetik, Iruñean, Aldapako San Ferminen omenez dantzatzen dena. Neskatilek borobilean egiten dituzten dantzak, alegia Irradaka, egingo dugu eta Iratiko basoko herrietako herri tradizioei buruzko musika eta koreografia lana".

Beraz, ezpata-dantzekin batera, irradakak, ingurutxoak eta soka-dantzak ikusteko parada izaten dute, igandean Arriagara inguratzen direnek.

Dugunatik 38 lagunok parte hartuko dugu ikuskizunean, dantzan eta musika jotzen:

Ainara Ranera, Aitor Arana, Aitor Razkin, Akier Percaz, Amaia Irigoein, Amaia Visus, Aritz Ibañez, Bea Martinez, Beñat Lopez, Eder Gartzia, Edurne Arana, Edurne Irigoien, Enneko Ganboa, Gaizka Garde, Hasier Moreno, Iñaki Sagardoi, Iñigo Gartzia, Itziar Perez, Izaskun Arriaran, Joseba Lorenzo, Joseba Morales, Julen Fagoaga, Leire Garrues, Leire Leza, Maitane Algarra, Mikel Irure, Myriam Monente, Oihane Percaz, Rakel Garcia, Xabier Adrian, Martxelo Sotes, Angel Leza, Kote Goñi, Itziar Zaldua, Javier Urtasun, Miguel Angel Goikoetxea, Iñaki Dominguez eta Marisa Azparren.

Aunitz Urtez
Juan Antonio Urbeltz
Argia, Duguna, Haritz eta Kezka dantza taldeak
Bilboko Arriaga Antzokia
2011ko Urriak 11, igandea, 19:00etan
Sarrera salmenta


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.