Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aunitz Urtez: ezpata-dantzak eta ingurutxoak Argiaren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Aunitz Urtez: ezpata-dantzak eta ingurutxoak Argiaren eskutik

2011/10/04 10:01

Hona Juan Antonio Urbeltz-ek berak ikuskizuna ezagutzera emateko idatzitako aurkezpena:

"Aunitz Urtez! Nafarroan, Baztango haraneko gazteek borobila osatu, eta txapela eskuan dutela Aunitz Urtez esanez agurtzen dituzte herrikideak, borobilean bertan egiten dituzten dantza bereziak dantzatzen hasi aurretik. Guk, ‘urte askotarako’ adierazpenaren bidez, gizarte tradizionalen bereizgarria den denboratik kanpo bizitzeko gogo hori adierazten dugu. Arriaga Antzokian, lehen aldiz, iraileko bi erromeria tradizionaletan berreskuratutako eta dantzatutako bi ezpata-dantza egingo ditugu. Batetik, Eibarren Arrateko Ama Birjinaren omenez egin ohi dena; bestetik, Iruñean, Aldapako San Ferminen omenez dantzatzen dena. Neskatilek borobilean egiten dituzten dantzak, alegia Irradaka, egingo dugu eta Iratiko basoko herrietako herri tradizioei buruzko musika eta koreografia lana"

Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean, Marian Arregiren zuzendaritza musikala, eta Argia, Haritz, Duguna eta Kezka dantza taldeetako dantzarien parte hartzearekin, datorren urriaren 16an eskainiko da Aunitz Urtez Bilboko Arriaga antzokian.

Argia Euskal Dantzari Taldea

Aunitz Urtez!

Bilbo, Arriaga Antzokia

2011ko urriaren 16an, 19:00etan

Sarrerak: Generaltickets

 

Dokumentuaren akzioak