Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Iruñeko dantzariak "The Daily Telegraph"-en

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko dantzariak "The Daily Telegraph"-en

Oharkabean pasa zaigu gaur arte eta gainera txiripaz jakin dugu, The Daily Telegraph britainiar egunkari entzutetsuko webgunean agertu garela. Antza, egunero Pictures of the day (eguneko argazkiak) izeneko atala sareratzen dute eta munduko 4 kornerretan hartutako fotografiak erakusten. Joandako irailaren 26an, besteen artean, geure hauxe zabaldu zuten -bezperan karrikaratu genuen Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzarena-:

Iruñeko dantzariak Daily Telegraph-en
Jesus Diges-en argazkia. The Telegraph 2016-09-26

Hemen lotura: KLIK

Jesus Diges-en argazkia beste 25 eguneko argazkiren ondoan agertzen da, Alemaniako herri batean bildutako kalabaza erraldoiaren, Dolce & Gabanaren Milango moda desfilearen, edo Aleppon bonbek birrindutako eraikinen argazkien artean, besteak beste.

Argazkiaren oinak deitu digu arreta:

"Dantzaris or Basque dancers perform the traditional sword dance during the celebration of the San Fermin de Aldapa Fiestas held in Pamplona, Navarra, Spain"

Gure hiriaren kokapen geografiko ofiziala alde batera utzita, "Basque Dancers" eta "traditional sword dance".
Eta Daily Telegraphek hala badio...

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.