Horra, horra, gure Olentzero (emakumea)
Iaz abiatutako bideari jarraituz, (baina irudi ederxeago batekin ;) aurten ere Olentzero pasiatuko dugu alde zaharreko karriketan barna, gaur berean.
Olentzero eta Maridomingiri buruzko azken urteotako eztabaidak aintzat hartuz, Leitzako ereduari jarraitu diogu guk eta Olentzero emakumea karrikaratuko dugu, protagonista nagusi eta bakar.
18:30etan abiatuko gara alde zaharreko gure egoitzatik eta Karrikirik elkartea, Izkutaleku ostatua, Katakrak kantina eta Los Burgos ostatuko lagunei bisita eginen diegu, kantu eta dantza, taldeko txiki zein nagusiak.
Plazer duenak gonbitea luzatua du oraintxe!