Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Elurra teilatuan, soka-dantza karrikan

Dokumentuaren akzioak

Elurra teilatuan, soka-dantza karrikan

Elurra teilatuan, soka-dantza karrikan

Argazkia: Ivan Delgado

San Blaseko soka-dantza plazara atera genuenetik, konturatu gara Iruñean otsailaren 3aren inguruan dezentetan egoten dela elur arriskua. Joandako San Blas egunean zuri-zuri esnatu ziren Iruñeko karrikak eta guk eguerdian dantza egin beharra! Goizak aurrera egin ahala, tarteka bi maluta, tarteka eguzki izpiak... goiz-goizeko geruza zuria pasta urtsua bilakatua zen goiz erdirako, dantzarako hare okerragoa.

Dantzarako elkartuak ginen gure alde zaharreko lokalean eta pena zen besterik gabe, gure urteroko erritutxoa berritu gabe, etxera itzultzea. Karriketako elur busti txipi-txapa horrekin arriskua genuen 20 alpargata pare zakarretara bota eta jantziak ere ondatzeko, erortzeko aukerak ere baztertu gabe. Orduan norbaitek  bota zuen: eta zergatik ez dugu kalez jantzita dantzatzen? Erritu izaeratxoari eusteko txapelak eta zapiak jantzi genituen eta horrela aurrera egitea erabaki genuen.

Auritz Garziak gidatu zuen soka eta Osel Molinet gibel-eskuarekin dantzatu zuen belauntxingoa. Sokako dantzarien zortzikoen ondotik, ingurutxoko partea eta kalejirarekin plaza utzi. 

San Blas 2019 - 01
Argazkia: Ivan Delgado

San Blas 2019 - 02
Auritz eta Osel, belauntxingoan

Emanaldi berezia izan zen, ezohikoa, baina izan zuen bere xarma ere. Dantzari jantziak, agian, halako distantzia bat jartzen du plazaren erdian eta plaza bazterrean diren lagunen artean, aldi honetan, nolabait ezabatu egin zena. Aukera guztiek dute haian alde on eta txarra eta tira, halabeharrez hautatu behar izan genuen aukera honek, buruari itzuli pare bat emateko balioko digu behintzat.

San Blas 2019 - 03
Argazkia: Ivan Delgado

San Blas 2019 - 05
Argazkia: Ivan Delgado

Jota San Blas soka-dantzan, Iruñea, 2019-02-03. Argazkia: Argazkia: Ivan Delgado

San Blas 2019 - 07

San Blas 2019 - 06
Argazkia: Aritz Ibañez

 

Heldu den urtean, elurrik gabe ere, nola jantzita dantzatuko ote dugu?

  • Argazki sorta zabalagoa:

 

2019-02-03 San Blas eguneko soka-dantza

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.