Dokumentuaren akzioak
66 urte bete genituenekoa
San Fermin baino ezezagunagoa den San Saturnino dugu Iruñeko egiazko patroia. Azaroaren 29an ospatzen dugu, eta egun berezia da guretzat. Izan ere, egun honekin baina 1949. urtean, atera baitziren Iruñeko dantzariak lehenbizikoz dantzara. 66 urte bete zituen gure taldeak beraz, 2015ean.
Orduz geroztik, eta eguraldia lagun izan dugun bakoitzean atera gara udalbatza bere paseoan laguntzera, Iruñeko kaleetan barna, San Zernin burgoko kaleetatik, zehazki esateko.
Zitari eutsi genion beste behin. Euririk ez genuen izan, bai ordea data hauetan ohikoa den hotza. Hala ere, korporazio jantziak deitzen ditugunen azpitik zenbait geruza extra jarri eta segizioan irten ginen, oraingoan zinegotzi guztiak egoki jantzi zirelarik (ikus irailaren 8ko ospakizunen kronika).
Uztailaren 7an ez bezala, San Saturninon ez da apenas geldiunerik prozesioan, eta laister amaitzen da itzulia. Eta eskerrak! hamaiketakoa egiteko geldiuneko beroa gorde behar baikenuen udaletxe plazan dantzatzeko, bertan bildutako jendetza eta erraldoien begiradapean.
Luzaideko dantzak eskaini genituen gure fanfarreak lagunduta. Publikoaren artean Baigorriarren bat bazen eta haien bedeinkapena hartuta gu pozik eta ikusleak ere bai, antza! Arropak aldatu eta urtero ohikoa dugun urtemuga-bazkarira abiatu ginen. Han elkartu ginen taldearen belaunaldi guztietako 100 bat dantzari eta musikari, baita duela 66 urteko lehen emanaldi hartan dantzatu zutenetako batzuk ere! Zer ederra!
Heldu den urtean, euri edo elurrik ari ez badu, bertan izanen gara berriz!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05