Orain arteko ekarpenak
Aukeran: Biz Hitza
2021/03/13 19:00
Jantzari dokumentala plazaz plaza
2021/03/05

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren dirulaguntza deialdia 2021
2021/03/03

Barkoxe 1979 makila-dantza
2021/03/02
Barkoxeko gaztetxoak Zuberoako makila-dantza egiten ageri zaizkigu Eric Bouvierrek 1979an grabatutako irudi hauetan. Urte horretan Altzürüküko gazteek eman zituzten maskaradak neguan eta Barkoxeko gazteek, ohiko egutegitik kanpo, udan antolatu zituzten. Irudiak arratsaldeko saiokoak dira, maskaradetako ofizioen tartean dantzatutako makila-dantza. Gaztetxoak makila luze parea eskuetan hartuta dantzatzen dira borobilean, jauzien gisan, baina makilak kolpatuz hanken azpitik eta gainetik. Bigarren zatian makilak gurutzatuta ipintzen dituzte lurrean eta haien inguruan urratsak eta saltoak eginez erakusten dute gaztetxoek dantzarako abilezia.
Zuberoako makila-dantzak
Guilcherren dioenez bi dantza ezagutza dira makila-dantza izenarekin Zuberoan. Bietan dantzari bakarra nahikoa da dantzatzeko, eta garai batean ezteietan, uzta-biltzeko bilkuretan eta abar dantzatu ohi ziren. 1,20 eta 1,50 m bitarteko makilak erabili izan dira, erditik hartuta, bakoitza esku batean.
Guilcherren esanetan Galopade izeneko doinuaren tankera handia du makilak dantzatzeko erabiltzen den musikak. Urratsen segida honakoa izaten da: A partean sinple lauetan. B partean pika eta sinple bi aldiz. Oinekin jauzia dantzatu bitartean eskuekin makila jokoa egiten da. Guilcherrek hiru aldaera bildu zituen.
Dantzak gurutzean
Makilak eskuan dantzatuz egiten den makila-dantzatik bereizteko, "dantzak gurutzean" izendatzen ditu Jean Michel Guilcherrek makilak eta beste tresna batzuk (ezpatak, gerrikoak, e.a.) lurrean gurutzatuta gainean jauzi eginez egiten diren dantzak. Euskal Herrian txakolin-dantza eta paxa-dantza ezagutzen ditugu, Europan ere badugu gehiagoren berri, eta Guilcherrek beste hauek aipatzen ditu: Peyroutou Lavedan-en, Hereu Riera Katalunian, "danse des quatre bûchettes" Vendée-n, Bresseko danse des quatre fétus, acrebelles Argonnen, lambarde Tourainen, e.a. Lapurdin zinta-dantza izenarekin egiten zen dantza-joko bera
Zuberoako makila-dantza honi buruz, Guilcherren esanetan maskaradetan buhameek darabilten doinu bera erabiltzen da eta jokoa egiteko zenbait modu deskribatu zituen bere lanean.
Irudiak: Eric Bouvier. Makila-dantza, Barkoxe, Zuberoa, 1979.
Alora: Verdiales 1970-80
2021/02/24
1970-90ko hamarkadan Alorako (Malaga) herritarrek ospatu zuten Verdiales jaiko dantza irudiak ditugu honakoak. Verdiales jaiak Malagan ospatu ohi diren jai edo erromeriak dira. Fandangoa dantzatu ohi da kantuz eta orkestraz lagunduta. Alkateak ere parte hartu ohi du festan, aginte makila flamenko kantariari uzten dio eta dantza pieza noiz hasi eta buka agintzen du. Irudiak: Violín SantaCatalina. Verdiales, Alora, Malaga, 1970-80.
Dantza ikuskizun berrien leihoa irekiko du Dferiak pandemia garaiotan
2021/02/23

Le Grand Bal (2018) trailerra
2021/02/22
Le Grand Bal Laetitia Cartonenek zuzenduriko dokumentala da, 2018an estreinatua. Le Grand Bal de l´Europe dantza jaialdian grabatua da. Cartonek izugarri maite du dantza tradizionala eta duela urte askotatik Frantziako Gennetines herrian ospatzen den Le Grand Bal jaialdira joaten da. Udan tokiko hainbat dantza ikasteko jende ugari elkartzen da gisa horretako jaialdietan, eta ikastaroak, dantzaldiak, festak eta oporrak uztartzen dituzte. Zenbait euskal dantza ere dantzatzen dira bertan, eta arruntak dira hango eta hemengo dantzazaleak Lantzeko Zortzikoa dantzatzen ikustea honako bideo honetan bezala. Dokumentalak dantza jaialdian sortzen diren istorioak kontatzen ditu dantzarien eta musikarien bidez. Le Grand Bal, trailerra, Laetitia Cartonen, 2018.
Covid transmisio mailaren arabera, nola jokatu EAEko dantza gelatan?
2021/02/19

Mikel Sarriegi, Egunean Behinen txapelduna: "Nire lehen arrakasta Dantzan-i zor diot"
2021/02/17

Metamorphosis Dance: Biluzik
2021/02/17
Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek Al desnudo (Biluzik) azken sorkuntza taularatuko dute Arriaga Antzokian. Bi dantzariek sortutako Metamorphosis Dance konpainiak ostegun honetan, otsailak 18, 19:00etan eskainiko du emanaldia. Al desnudo kontrasteen arteko jolasa da: hasierako sentsualitatea emeki dantza oso fisikoa eta esplizitua bihurtzen da. Hainbat elementu integratzen dira mugimenduan dagoen laborategi eszeniko moduko batean, hasierako bikotetik abiatuta, pixkanaka eszenak deseraikiz. Proiekzioek, musikak, teknikak, inprobisazio gidatuak eta Ansa eta Bacovichen testuak interpretatzen dituen Aia Kruse Goenagaren offeko ahotsak elkartzen dira agertokian. Iratxe Ansak Espainiako Dantza Saria eskuratu berritan aurkeztuko du azken lana Bilbon. Ikuskizunean, grabatutako bideoa eta oholtza gainean zuzenean gertatzen ari denaren streaminga uztartzen dira. Sarrerak salgai daude Arriaga Antzokiko webgunean edo txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian. Al desnudo, Metamorphosis Dance, Iratxe Ansa eta Igor Bacovic.