Orain arteko ekarpenak

Neska dantzariak galtza zuriekin 1949an

2026/09/25

Neska dantzariak galtza zuriekin 1949an
Ez-ohiko irudia da Zornotzako dantzari talde honen argazkiak eskaintzen duena. Beasaingo 1949ko jaietako egitarauan ageri da argazki hau: lau dantzari, neska-mutilak, zuriz jantzita eta lauak, neskak ere bai, galtzekin.  Programan jasotzen da maiatzaren 31n, Loinazko San Martin plazan, haurren aurr...

Gehiago irakurri

Elgoibar: San Bartolome 2026 Soka-dantza

2026/09/24

Soka-dantza dantzatu dute Haritz dantzari taldeko kideek Elgoibarren San Bartolome egunez. Maialen Gurrutxaga alkatea buru dela atera da soka udaletxeko arkupeetatik Kalegoen plazara. Plazari itzulia eman, alkatea eseri eta dantzariek hartu dute sokaren gidaritza. Maddalen Oñederra aritu da aurresku eta Jon Etxeberria atzesku. Udal txistulari bandaren doinura aritu dira dantzariak eta gonbidatuak dantzan. Argazkiak: Iñaki Zugasti. Soka-dantza, San Bartolome, Elgoibar, 2026-08-24.

Gehiago irakurri

Euskal dantzaren eta musikaren alorreko eragileak omenduko dituzte Esker Onak ekitaldian

2026/09/22

Euskal dantzaren eta musikaren alorreko eragileak omenduko dituzte Esker Onak ekitaldian
Euskal dantza tradizionalaren, musikaren eta folklorearen alorrean egindako lana eta ibilbidea aitortuko die aurten aukeratutako talde, elkarte eta norbanakoei Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak (BDB). Dantza Tradizionalaren Esker Onak 10. ekitaldia irailaren 24an, Bilboko Euskalduna Jauregian izango d...

Gehiago irakurri

Dantza, euskara eta komunitatea plazara Angelun kabalkadaren bidez

2026/09/18

Dantza, euskara eta komunitatea plazara Angelun kabalkadaren bidez
Herri a dantzatzeko eta komunitatea elkartzeko tresna gisa ulertzen du Angeluarrak dantza taldeak 60. urteurrena ospatzek o prestatu duen kabalkada. Emanaldiak iraila ren 20an, igandea, eta 26an, larunbata, izango dira. Euskal dantzaren inguruan herria dinamizatzea, euskaran eta e...

Gehiago irakurri

Dantza-planak 03 Bera 2026 bordon-dantza

2026/09/17

San Esteban egunez Eneko Etxaniz eta Haitz Gurrutxaga Beran izan dira, eta eguneko dantza-errepertorioan ipini dute begia: bordon-dantza, makila-dantzak, bandera-dantza eta aurreskua. Goizean, mezaren atarian, udalbatzak txistu-doinuen eta dantzarien laguntzaz, herriko etxetik San Esteban elizarako bidea egiten du. Meza ostean, bandera-dantzak hartu du plaza; ondoren, bordon-dantza eta makila-dantzak dantzatu dituzte, eta aurreskua arratsaldean. Bortzirietan, elkarrengandik kilometro gutxira dauden herriek dantza-errepertorio hurbilak dituztela ikusi dute, eta Lesakako dantzekin alderatu dituzte Enekok eta Haitzek. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Bordon-dantza, makila-dantzak, bandera-dantza, aurreskua, San Esteban, 2026-08-03. Dantza-planak 01 Tolosa 2026 bordon-dantza Dantza-planak 02 Berriz 2026 dantzari-dantza Dantza-planak 03 Bera 2026 bordon-dantza

Gehiago irakurri

Berriz, Deba, Ekora, Iruñea eta Luzaideko dantzariak izango dira Basaurin

2026/09/16

Berriz, Deba, Ekora, Iruñea eta Luzaideko dantzariak izango dira Basaurin
Euskal Herriko Dantza Agerketaren 54. edizioa egingo da irailaren 18tik 20ra Basaurin. Euskal Herriko hainbat txokotako tokian tokiko dantzak ezagutarazteko helburuarekin, bost dantza talde izango dira aurtengo jaialdiko gonbidatuak: Ekorako dantza taldea (Ekora, Araba), Iremiñe (Berriz, Bizkaia), ...

Gehiago irakurri

Dantza-plazen oraina aztertzeko bi mahai-inguru Baztanen

2026/09/16

Dantza-plazen oraina aztertzeko bi mahai-inguru Baztanen
Baztango Plazara Dantzara ekimenak bi mahai-inguru antolatu ditu iraila eta urrirako. Baztango dantzen egungo egoera soziala eta Euskal Herriko dantza-plazetan genero ikuspegitik aurkitu ditzakegun errealitateak izango dituzte hizpide bi saioek. Lehen mahai-ingurua irailaren 17an, o steguna, ...

Gehiago irakurri

Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri

2026/09/15

Guilchertarrek Euskal Herriko dantzen ikerketan egindako filmaketen artean da honako hau, Lekorneko (Lapurdi) Besta Berriko ospakizunaren segizioaren irudiak dira, koloretan filmatutako irudiak hain zuzen. Lekorne Lapurdiko ekialdeko udalerria da eta Nafarroa Beherearekin mugan kokatua dago. Lekornen Besta Berriren segizioaren behaketak 1972an egin zituela idazi zuen Jean Michel Guilcherrek 1984. urtean argitaratutako "La tradition de danse en Béarn et Pays basque français" liburuan (443. orrialdean).  00:23 Irudiek Lekorneko plaza erakusten digute. 00:30 Segunduan hasten den planoak Lekorneko plazako gurutzea erakusten digu eta haren atzean, Babakia etxea. Lekorneko plazan garela, ez da zalantzarik. Besta Berriko guardia plaza zeharkatzen ari da oinez. Meza aurreko karrika-inguruko irudiak dira, hortaz. Oilarrak (2) doaz ororen buru. Haien gibeletik, zapurrak (4), makilaria (1) bere makila jira-biraka. Honek dunbalez, atabalez, soinu handiz, klarinetaz, tronpetez eta saxofoiz osatutako musika banda du bizkarzain. Haien atzean, erdi ezkutuan, suitzarra ikus dezakegu, kapitaina ere ageri da bere aldean. Ofizierra beste aldean izanen da, irudietan ikusi ahal izan ez badugu ere.  Banderariek (2) koloretako xingolez apaindutako frantses banderak daramatzate eskuetan. Bonet gorriz eta jaka berdez jantzita, alabardariak datoz gero, hauek ere apaindutako armak eskuetan. Hauen gibeletik aldare-aitzinekoak edo soldadoak (20tik gora), fusila sorbaldan pausaturik. Batzuk bonet beltz loredunak eta besteek bonet gorri borladunak daramatzate buruan. Hauen erdian beste frantses bandera handi bat banderaria. Taldea itxiz, kaporal gazteak eta jendarmeak.  00:41 Besta Berriko Guardiaren segizioa beste kokapen batean ikusten dugu orain. Egun itxura-aldaturik bada ere, elizara doan bidea da. Plano hurbilagoko honek, pertsonaiek jantzien xehetasunak erakusten dizkigu. Oilarrak haien kaska eta jaka berdeekin, oilar irudi batek koroatutako makila apainduak eskutan. Zapurrak haien ardi larruzko kaska beltz eta  amantal dotoretuekin, aizkora sorbaldan pausatuta. Makilaria gorriz, makila itzuliz. Musikariak kaleko arropekin. Formaziotik ateratzen ari den suitzarrak bikornio kapela ikusgarria darama eta jaka gorri apaindua. Eskuetan daraman makilak ere hamarnaka koloretako xingola ditu dilindan. Kapitainak eta ofizierrak kepi moldeko kapela jantzita daramate lumaz apaindua. Beltzez jantziak dira. Gibelean, banderariak jaka gorriz eta boneta zuriz eta alabardariak boneta gorriz eta jaka berdez. Soldadoak datoz gero, trajez jantziak eta bonet apainduekin. Haien tartean beste banderaria, gorriz haue ere, frantses bandera soilago batekin. Kaporal gazteek eta jendarmeek ixten dute guardia. Guztien gibeletik herritarrak datoz jarraigoari segiz.  01:11 Irudiek elipse bat egin dute eta meza ondoko momentua erakusten digute orain. Elizara doan bide berean daude dantzariak, baina oraingoan karrika belarrez estalia da, Besta-Berriz ohikoa den gisan. Oilarrak eta zapurrak dira irudiotako protagonistak, kaskarot martxaren bertsio berezia eginez. Oilarren urratsa idorra da, zoruari pega-pega egindakoa. Bi kontrapas eta gibelerunzko lau puntu dantzatzen dituzte. Kontrapasetako hirugarren urratsean pikatzea egiten dute zoruaren kontra eta ondotik, gibelerunzko hiru pikatze. Laugarren puntuan urratsa itxi egiten dute, dantza jauzietako korten antzera. Zapurrak ere dantzan ari dira gibeleraxeago. Makilaria segizioari bizkarrez, musikariei begira, haien doinuak zuzentzen ditu makila jira-biratuz. Atze-atzean, banderak ikus ditzakegu, hauek ere dantzan, sinkronizazio erabatekoan. Segizioko gainontzeko pertsonaiak ez dira dantzan ari. 01:31 Elizarako bidean, baina kontrako norabidean ikusten dugu orain taldea. Aitzinean zutoihala, gero oilarrak eta azkenik, zapurrak. Kaskarot martxako urrats beraren atzeko planoa ikusten dugu oraingoan. Kamarak zapurrengan jarri du atentzioa. Oilarren aurreko planoarekin alderatuz, irudi luke zapurren dantzakera arinxeagoa dela, ez horren idorra, saltarinagoa. Zapurren galtzen eta espartinen apaingarri ikusgarriak xehekiago ikusteko parada ere eskaintzen digu planoak. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez (Euskokultur Fundazioa) Lekorneko Joanes Kurutxagak eskainitako informazioan oinarrituta. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.     Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak Guilcher 20 Heleta c.1972 Besta Berri Guilcher 21 Lekorne 1972 Besta Berri

Gehiago irakurri

Sara Urbieta: "Festa barrutik eta dantzan bizitzea baino modu hoberik ez dago"

2026/09/11

Sara Urbieta: "Festa barrutik eta dantzan bizitzea baino modu hoberik ez dago"
Ezpata-dantza entseatzen harrapatu ditugu Sara Urbieta (1999, Tres Arroyos, Argentina) eta Tandileko Betirako taldeko dantzariak Eibarren. Irailaren 8an Arraten dantzatu berri dute eta bihar, irailaren 12an, Beasaingo ezpata-dantzari egunean dantzatuko dira. Bi asteko bidaian dantza klaseak jasot...

Gehiago irakurri

Gerrako ibilerak dantzan 03 Faszistak Donostian

2026/09/09

Joseba Tapiaren 2001. urteko "Agur Intxorta Maite" diskaren 25. urteurrenean, 1936ko gerraren 90. urteurrena gogoan eta gerra lazgarri hartan egin ziren kantak biltzen zituen diskako kantak dantzan jarri dira Eibarren 2026ko maiatzaren 30ean, Euskal Jaiaren baitan, Gerrako ibilerak dantzan ekitaldian. Faszistak Donostian du izena honako kantak, Atarrenek 1936ko urrian jarritako hitzei doinua jarri zien gerora Joseba Tapiak. Jazinto Rivas "Intxuzabal" edo "Elgeta" moduan ezagutu zen trikitilariaren legatua izan zuen gogoan Tapiak diska honetan musika osatzeko. Elgetako Intxuzabal baserrian hazitako musikariak 36ko gerrak gogor kolpatu zituen Elgeta eta Eibarko parajeetan pasatu zuen bere bizitzaren lehen partea eta gerran Errepublikaren alde boluntario borrokatu zuen. Rivas-en musika eta trikitixa legatua Eleuterio Tapia osabaren bidez jaso zituen Joseba Tapiak.  Faszistak Donostian Faszistatarrak asi diradeDonosti dena lapurtzenabertzalien etxe ta dendaondasun danaz jabetzenEz dakizute Jaunan legiakez dula ori agintzen?Oroitu danak gauzak ditulajira ta bira egiten. Gauza guziak ludi onetanbadute beren aldiaala zuentzat etorriko danaiko ixtillu gorriaOrduantxe bai faszistarekinegingo degu peria:karka danari esanez dalatxandan txandan odolkia Gure urrengo Donosti ortanegingo degun sarrera!Jirako degu gure erriaipurdiz gora ta bera.Ikusiko da karkakumiakan egindako papera:nere etxe ordez artzekoa naizango txalet ederrena Nere dendatxo txiki maiteadutela dena lapurtu,orixe ere egin dutelalengoan degu jakindu.Orregatikan ez da Atarreneezertarako larritu:ordañez Abenida erdianaukeran izango baitu. Diru guzia lapurtu duteirratiz esan digute,orretan ez du nere sakelakizango ezertan kalte,diru kontuan ez baigabiltzabeñere nai bezain fuerte,ne' diru billa joan badiradepetardo ona artu dute! Hitzak: Atarrene. 1936-XDoinua: Joseba Tapia  Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua). Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga. Faszistak Donostian, Gerrako ibilerak dantzan, Eibarko Euskal Jaia, 2026-05-30.   Gerrako ibilerak dantzan 01 Ekaitza Gerrako ibilerak dantzan 02 Berun konpittak Gerrako ibilerak dantzan 03 Faszistak Donostian

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com - Forua: San Inazio 1996 Busturialdeko soka-dantza

2013/01/22

Eskerrikasko Josu! Aldatu dugu!

Dantzan.com - Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.

Dantzan.com - Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

2013/01/09

Eskerrikasko! Albiste batean jaso dugu Sortutakoak Jaialdiaren egiteraua: http://www.dantzan.com/albisteak/sortutakoak-jaialdia-gipuzkoako-dantzagunearen-eskutik

Dantzan.com - Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain [...]

Dantzan.com - Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com - Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com - Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/bideoak/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com - Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen: http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu