Orain arteko ekarpenak
Kabalkada-zintzarrotsak Urruñan ekainaren 7an eta 15ean
2014/05/28
Urteterdiko prestaketa lanen ondoren bertan da Kabalkada-zintzarrotsak jendaurrean eskaintzeko unea Urruñan. Hazia eta Berttoli elkarteek koordinatuta, eta Gerard Urrutia eta Zelin Duperou gidari direla, 200 partaide inguruk parte hartu du ekimenean: dantzariak, kantariak, musikariak, aktoreak, jantzigileak, e.a.
Sortutakoak tradizionala deialdia ireki du Dantzaguneak
2014/05/20
Dantza garaikidean egiten den eran, dantza tradizionalean ere sorkuntza proiektuak babesteko deialdia da Sortutakoak tradizionala izenekoa. 2012an Beasaingo neskatxen esku-dantza eta 2013an Andoaingo Axeri-dantza izan dira deialdi honetan babestutako proiektuak. Proposamenak aurkezteko deialdia ekainaren 30erarte dago irekita. Hona hemen deialdiaren argibideak eta baldintzak:
Bizkaiko Dantzari Eguna 2014 Elorrion
2014/05/14
Igande honetan, maiatzaren 18an, ospatuko da Elorrion Bizkaiko Dantzari Eguna. Bizkaiko 75 dantza talde inguruk parte hartuko dute Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako ekitaldian. Goizean kalejira eta dantza talde guztiek batera egingo dituzte dantzak eta arratsaldean erromeria izango dute. Hona egitaraua:
Telmo Esnalen "Dantza" pelikula proiektuaren trailerra ikusgai
2014/05/09
Euskal dantzaren inguruan film berria egiten hasi da Telmo Esnal zine zuzendaria. "Dantza" du izena pelikula proiektuak eta hiru sortzaileren elkarlana biltzen du: Telmo Esnal zinemagilea, Koldobika Jauregi artista plastikoa eta Juan Antonio Urbeltz folklore ikertzailea. Hona hemen trailerra:
Anne Marie Chiramberro: "Niretzat ere harrigarria da bere herriko dantzak ez dakizkiten euskaldunak ezagutzea"
2014/05/07
Anne Marie Chiramberro, San Franciscoko euskal diasporako kidea albiste da egunotan, Euskal Herrian izan baita bisitan, eta hainbat elkarrizketa egin dizkiote komunikabideetan. Diasporan beste asko bezala dantza taldean ibilitakoa da Hella Basque blogaren egilea, eta dantza kontuak agertu dira elkarrizketa horietako batzuetan. Gazteaukera blogean adibidez, Euskal-amerikarrek Euskal Herria nolakoa den ezagutzen ote duten edo iraganeko ikuspegi folkloriko bat gailentzen zaien galdetuta diote, eta hona bere erantzuna:
Zorionak dantzazale! Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna
2014/04/29
Dantzazaleok urteko egun guztiak ditugu dantzarako gozagarri, baina nazioarteko egunen egutegian apirilaren 29a dago gordeta dantzazaleok ospatu daigun. Zehazki Jean Georges Noverre dantzari, dantza-maisua eta dantza-sortzailearen jaioteguna hartu zen Dantzaren Eguna ospatzeko erreferentziatzat. Eta aurtengoa ospatzeko, hain zuzen ere Jean Georges Noverren lan ezagunena, "Lettres sur la Danse et les ballets" liburua eskaintzen dizuegu jarraian.
Iruñeko dantzarien II. topaketa Sanduzelaiko jaietan
2014/04/25
Bihar, larunbata, apirilak 26, Irudamak (Iruñeko Dantzarien Mahaia) antolatutako bigarren topaketa ospatuko da. Goizeko 11:00etan Karrikagunetik abiatuko dira kalejiran, eta O parkean dantza jaialdia egingo dute eguerdian. Arratsaldean dantzaldia izango da bertan.
Dantzaren 2014ko Nazioarteko Eguneko Mourad Merzoukiren mezua
2014/04/15
Apirilaren 29an, Jean-Georges Noverreren jaioteguna gogoan hartuta, ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna. 2014ko Dantzaren Egunerako, Mourad Merzouki (Lyon, 1973) koreografo eta dantzariak idatzi du Dantzaren Eguneko mezua. Hona:
Publikoak aztergai Dantzagunearen II. Jardunaldian
2014/04/10
Datorren apirilaren 28an, Dantzaren Nazioarteko Egunaren bezperan, ospatuko da Errenterian, Gipuzkoako Dantzagunearen II. Jardunaldia. Dantza eremuan publikoei buruz hitz egiteko hiru une proposatzen ditu Dantzaguneak, dantza heziketa bizialdi osoko jarduera moduan ulertuta.
Maskaradetako grabazio zaharrak entzuteko aukera Sü Aziaren webgunean
2014/04/08
Zuberoako Sü Azia elkarteak audio funts garrantzitsuak bilduta ditu, eta horiek digitalizatu eta sareratzen hasi da. 1960, 70, 90 edo 90eko hamarkadetako maskaraden, pastoralen eta oro har musika eta dantzari buruzko audio grabazioak dira. Tartean dira Garat Arane, Etxahun Iruri edo Bedaxagarren grabazioak, eta baita adibidez Garazi aldeko Ramuntcho orkestrarenak ere.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.