Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Cortesko paloteado-a Nafarroako Kultur Ondasun izendatzeko prozesua abiatu da

2014/09/25

Gaur, irailak 29, San Migel eguna, paloteadoa ospatuko da Cortes-en (N) ohi bezala. Berezia da baina aurtengoa, egunotan jakinarazi baitu Nafarroako Gobernuak, Cortes-eko paloteadoa edo dance-a Kultur Intereseko Ondare izendatzeko prozesua martxan jarri duela. Nafarroako Gobernua materiarik gabeko...

Gehiago irakurri

Orain 50 urteko Euskal Jai erraldoia gogoratuko dute asteburuan Deban

2014/09/25

1964 eta 1965 urteetan Deban antolatutako Euskal Jaiak kitaldi kultural-politiko handiak izan ziren. Asteburu honetan, Debako 1964ko Euskal Jaiaren 50. urteurrena ospatzeko Euskal Jai berezia antolatu da, besteak beste lehen haietan parte hartu zuten dantza taldeak gonbidatuz. 30 dantza talde izan...

Gehiago irakurri

Bilboko Dantzaldia 15. ediziora iritsi da

2014/09/25

Hasiera batean dantza garaikideari begira, ondoren estilo guztietara irekia, Bilboko Dantzaldia programak hamabosgarren ekitaldia izango du aurtengoa. Caroly Carlson sortzaile entzutetsuearen ibilbide luze eta trinkoa omenduz ospatuko du urteurrena Dantzaldiak. Carlson 1971an Europara iritsi zenea...

Gehiago irakurri

Zorionak Guilcher jauna zure 100. urtebetetzean!

2014/09/24

Gaur, euskal dantzaren ikertzaile handienetako batek, Jean-Michel Guilcher-ek 100 urte bete ditu. Zorionak!!! Bretoia da Jean-Michel Guilcher, Saint-Pierre Quilbignon-en jaio zen 1914ko irailaren 24an. Etnologia ikasketak egin zituen eta Frantziako dantza tradizionalak izan ditu ikergai bizi osoan....

Gehiago irakurri 2

Fandango eta jota izango da Herri Uzta 2014 jaialdiaren ardatza

2014/09/22

Urriaren 9tik 12ra ospatuko da Herri Uzta jaialdia Errobiko eskualdean, dantza, kanta eta musika, tradizioa eta sorkuntza uztartuz ohi bezala.  Uztaritzen, Kanbon, Ezpeletan, Basusarrin eta Arrangoitzen, izango dira ekitaldiak, azken honetan ospatuko den Mutxiko Egunarekin borobilduz egitaraua. Na...

Gehiago irakurri

Urraska, dantza-jauzien diskako doinuak sarean jarri ditu Aiko taldeak

2014/09/18

2010. urtean aurkeztu zuen Aiko taldeak Urraska: dantza-jauziak Sagasetaren bidetik izeneko CD-DVD-liburua. 25 dantza-jauziren musika eta partiturak batzen zituen argitalpen horrek, bideo eta argibide, eta jauziak markatzeko urrats liburuskarekin batera. Argitalpena agortua dago, eta bertan jas...

Gehiago irakurri

Begoña, Gesaltza, Deba, Olite, Donibane Lohizune eta Altzürüküko dantzak Basauriko Dantza Agerketan

2014/09/17

Asteburu honetan ospatuko da Basaurin 42. Euskal Herriko Dantza Agerketa. Larunbateko ekitaldia, Bizkotxalde parkean (euria balitz Sozial Antzokian) honako taldeak arituko dira tokian-tokiko dantzak eskaintzen:  Beti Jai Alai (Bilbo, Bizkaia): Begoñako ezpata-dantza eta soka-dantza ...

Gehiago irakurri

Oiartzunen ospatuko du EDBk 2014ko Euskal Herriko Dantzari Eguna

2014/09/17

Datorren urriaren 26rako aurreikusi du Euskal Dantzarien Biltzarrak urtero antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. Aurreikusitako egitaraua honakoa da: 11.30etan Desfilea Oiartzungo kaleetatik 12.00etan Dantza emanaldia Oiartzungo plazetan (Done Eztebe, Landetxe eta Euskal Herria plazet...

Gehiago irakurri

Prest dira Kabalkada-Toberak Lekornen igande honetarako

2014/09/15

Igande honetan, irailaren 21ean, eskainiko dute Lekorneko herritarrek urte beteko prestaketa lanen emaitza.  Atzo, irailaren 14an, igandea egin dute azken entsegu nagusia, eta beraz, datorren igandean,  19 urte ondoren (1995 eta 1996an egin dira azken aldiz) berriz ere ospatuko da Kabalkada Leko...

Gehiago irakurri

Frivolité, XVIII. mendeko jantzien erakusketa San Telmon ikusteko azken egunak

2014/09/15

Irailaren 28an bukatuko da Donostiako San Telmo museoan Frivolité izeneko jantzi erakusketa. Lehen aldiz San Telmo museoak jendaurrera atera du XVIII. mendeko jantzien bilduma. S oinekoak, kasakak, txupak, galtzak edo jipoeak, denak XVIII. mendekoak, zahar-berrituak, eta haien inguruan haiza-ema...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.

Dantzan on Zarautz: Dantza soltea 1952

2015/11/20

Eskerrik asko Xabier emandako informazioagatik.

Dantzan on Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak

2015/10/19

Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer arazo izan daitekeen. Ordenagailuarekin begiratu duzu ala tablet/mugikorrarekin?

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/29

Eskerrikasko Aurtzaka!

Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.

Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.

Ondo ibili!

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!

Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com