Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Gaur irekiko da Lainez eta Martinezi buruzko erakusketa

2015/06/18

Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketak gaur irekiko ditu ateak Donostiako 2016 Gunean. Jose Lainez eta Concha Martinez dantza garaikideko euskal aitzindariei buruzko erakusketak hauen sormen-prozesu eta dantzan emandako bizitzen errepasoa egingo du material ugari eta anitzen bitartez. Berth...

Gehiago irakurri

Lekuz leku jaialdiak dantzaz beteko du Abandoibarra

2015/06/16

Ekainaren 26an eta 27an dantzak Bilboko Abandoibarra inguruko kaleak hartu eta herritarrekin topo egingo du. Lekuz leku Nazioarteko Dantza Jaialdiaren hamaikagarren edizioa da aurtengoa eta, urtero lez, nazioarteko dantza garaikidea ikusle guztiengana hurbildu nahi ditu. Dantza emanaldiekin batera...

Gehiago irakurri

Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Londresko areto entzutetsua da Royal Albert Hall izenekoa, eta bertan beste era bateko kontzertu eta emanaldiekin batera, dantza tradizional emanaldiak antolatu zituen XX. mendean  English Folk Dance and Song Society (EFDSS) elkarteak. Morris federazioan bidez eskuratu dugun film honetan euska...

Gehiago irakurri 10

Jauzien Jaia antolatuko dute Iruñean uztailaren 12an

2015/06/09

Dantza-jauzien dantzatzera gerturatzeko deialdia egin dute uztailaren 12rako Iruñeko Gaztelu plazara. San Fermin igande goizeko protagonista dantza-jauziak bilakatu nahi ditu Nafarroako hiriburuan Nafarroako Dantzarien Biltzarra k antolatutako ekitaldiarekin. Ekimenak ordu eta hiru laurdeneko ira...

Gehiago irakurri

Arabako herri-inauteriak ondare ez-material erregistratzeari buruzko jardunaldiak

2015/06/08

Arabako herri inauteriak oinarritzat izango dituen ondare kultural ez-materialaren erregistro eta katalogazio proiektua aurkeztuko du Jaurlaritzako Kultura Ondare Zuzendaritzak Gasteizen ostegunean, ekainaren 11an. Jardunaldian parte hartuko dute besteak beste, Joxean Muñoz Kultura Sailburuorde...

Gehiago irakurri

Amurrion ospatuko da Arabako dantzari eguna

2015/06/05

Igande honetan, ekainaren 7an ospatuko da Amurrion Arabako dantzari eguna. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen ekitaldiaren 38. edizioa izango da aurtengoa eta eguerditik hasita kalejira eta dantzek hartuko dituzte herriko kaleak. Dulantzi, Murgia, Izarra, Kanpezu, Gasteiz eta beste hain...

Gehiago irakurri

Portugaleteko folklore azoka asteburu honetan ospatuko da hamargarrenez

2015/06/04

Ekainaren 6 eta 7an ospatuko da Portugaleten X. folklore azoka. Larunbat eta igandez folklorearen erakustoki eta bilgune bilakatuko dira Bizkaiko herriko merkatua eta Plaza del Solar. Elai Alai elkarteak antolatuta artisau azoka, dantza emanaldia, tailerrak, musika eta beste hainbat ekitaldi izango...

Gehiago irakurri

Generoa eta festak UEUn, eta gorputz hezkuntza Hik Hasi-ren udako ikastaroetan

2015/06/01

Dantzaz, musikaz eta generoaren inguruko gogoetaz bustirik dator aurtengo uda. Udako Euskal Unibertsitateak eta Hik Hasi euskal hezkuntzaren inguruan aritzen den elkarteak gai hauen inguruko 3 ikastaro antolatu dituzte guztira. UEU-k Jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Eus...

Gehiago irakurri

Ablitas, Arizkun eta Igantziko dantza taldeak Hondarribia dantzan jaialdian

2015/05/27

Datorren asteburuan, maiatzaren 30 eta 31 ospatuko da Hondarribia Dantzan. Aurten Arizkun, Ablitas eta Igantziko dantza-taldeak izango dira Hondarribian Kemen dantza taldearekin batera. Astean zehar zenbait ekitaldi izango badira ere, dantzaren festa nagusia asteburuan izango da. Kemen dantza ...

Gehiago irakurri

Leinua dantza taldea Italian

2015/05/21

Hiriburuko Leinua dantza-taldeko dantzari eta musikariek Italiako La Borgata che danza jaialdian parte hartuko dute egunotan Oiartzungo Soinuene a Herri musikaren Txokoak eta Hernaniko musika eskolako taldeak lagunduta. Maiatzaren 25a bitartean Riminiko probintziako Bellaria-Igea Marina herr...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com