Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzak blai egingo ditu Leioako kaleak asteburuko Umore Azokan

Dokumentuaren akzioak

Dantzak blai egingo ditu Leioako kaleak asteburuko Umore Azokan

2015/05/20 11:00

17 dantza konpainia izango dira ostegunetik igandera Leioako kaleetan beraien dantza ikuskizun berrienak erakusten. Antzerkia eta dantza eskaintza zabala dakar 16. Umore Azokak. Maiatzaren 21etik 24ra bitartean ospatuko da azoka izaera gainditu eta jaialdi bihurtu den ekitaldia. Guztira aurkezten diren 50 konpainietatik 17k dantza izango dute oinarri.

Euskal konpainiek protagonismo handia izango dute aurtengo Umore Azokan. Guztira 17 euskal konpainiek hartuko dute parte dantza, antzerki, zirko eta ikuskizun multidiziplinarretan eta hauetatik 6ik izango dute dantza ardatz: Cielo Raso konpainiak, Colectivo Hiriko taldeak, Dantzaz Konpainiak, Ertza Dantza Konpainiak, Kukai dantza konpainiak eta Etorkizuna Kontzeptuak. Hauekin batera Kataluniatik, Frantziatik, Kanariar irletatik, Argentinatik eta Madrildik etorritako Muyuyai, Paula Quintana konpainia, Estampades konpainia, Los Moñecos konpainia, Serena Vione, XeviXaviXou, Lucio Baglivo, Davirusa Danza, Tani Garrido Monreal, Compagnie La Belle image eta Les Mobilettes ere izango dira Leioako umore azokan.

Bertara hurbildutakoen gozamenaz gain kale arteen industri garapena sendotzea ere helburu bilakatzen da Leioako Umore Azokan, bertaratutako konpainiek ikuskizunentzako kontratu berriak lortu eta beren lana ezagutarazteko aukera baitute azoka honetan.

Leioako umore azoka 2015: Dantza emanaldiak

Cielo Raso: Bruto

2015/05/22 20:00 Leioa, Udaletxea - 2015/05/23 21:00 Leioa, UdaletxeaCía. Cielo Raso

Gorputz-muga-abiadura hirukian oinarritutako bikotea da “Bruto”, gorputz batek bestearekin dituen ekintza, erreakzio eta interakzioetan oinarritua alegia, esaldi koreografikoen abiadurarekin eta giza energiaren kemenarekin kontuz ibili gabe. 

Fisikotasun poetiko baina sendo baten bilaketa prozesuan, narrazio lanaren zati bat lokatzea, hori da Igor Calongek zuzentzen duen eskarmentu handiko dantza konpainia honen bereizgarria, ikerketa eta arriskuaren bidetik doana, emozioa eta sormena.

  • Zuzendaritza: Igor Calonge
  • Musika: Gabriel F.
  • Antzezleak: Beñat Urretabizkaia, Igor Calonge
  • Iraupena 20 minutu


Colectivo Hiriko: La Gloïre-les bouffeurs d'ombres

2015/05/21 22:00 Leioa, Udaletxea - 2015/05/22 17:30  Leioa, Udaletxea

Colectivo Hiriko

Beren azken piezaren ildotik, “Cuerpos  límites-l´espace que j´habite et qui m´habille-”, konpainia eremu berrietan sartzen da, psikologikoago eta introspektiboagoak. Dantza, musika, testu, ekintza fisiko eta soinuzkoen pieza, inprobisazioaren bidez, in situ, sortua.

  • Egilea: Sofie Dubs, Ebi Soria
  • Zuzendaritza: Espe Lopez, Sofie Dubs, Ebi Soria
  • Musika: Ebi Soria
  • KoreografiaSofie Dubs
  • Eszenografia: Ebi Soria
  • Antzezleak: Sofie Dubs, Ebi Soria
  • Iraupena: 20 minutu


Dantzaz: Barrock

2015/05/21 23:30 Leioa, Errekalde plaza

Dantzaz Konpainia

Barroko eta rockarekin, argi-ilunekin, gorteko eta kaleko amodiozko harremanekin jolasten den dantza ikuskizuna, minuet dantza hizkuntza garaikidean berridatziz. Koreografia dinamikoak, garaikide bilakatzen diren orrazkera barrokoak, Arriagaren musika preziosistan bainatutako harreman eta maitasun jolasak, Niña Coyote eta Chico Tornadoren rockaren indarrarekin batera. Unibertsalak diren (edo izango diren) bertoko musikariak, Europa osoko hamabi dantzarirekin, Paolo Mohovich koreografo italiarrarekin, eta Hendaiatik, Christophe Pavia eta bere ile-apainketa performatiboko unibertsoa: hori da Barrock. Dantza, musika, testu, ekintza fisiko eta soinuzkoen pieza, inprobisazioaren bidez, in situ, sortua.

  • Egilea: Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza: Adriana Pous
  • Musika: J.C. Arriaga, “Niña Coyote eta Chico Tornado”
  • Koreografia: Paolo Mohovich
  • Eszenografia: Ebi Soria
  • Antzezleak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Paula Parra, Nora Paneva, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines
  • Iraupena: 30 minutu


Ertza: El show del espectador

2015/05/21 19:30 Leioa, Udaletxea - 2015/05/22 22:30 Leioa, Udaletxea

Ertza Dantza

Ikuskizun bat beste ikuskizun baten barruan. Erbesteratutako protagonistak berea ez den lan bat hartzen du. Ikuslearen adimen barrura doan bidaia. Musikari bakarra, bateria eta pianoarekin. Ahozko hizkuntza, hizkuntza kantatu eta hizkuntza dantzatuen koktelera. Musika kontzertua. Antzezlana. Dantza ikuskizuna. Hori guztia aldi berean, baina zehazki, horietako bat ere ez dena. Aitzakia da arte-ikuskizun publiko baten ikusleak duen jarreraz hausnartzeko, aurreiritzi inkontzientetik kritika kontzientera.

  • Egilea, zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Musika: Iñar Sastre
  • Testuak: Harkaitz Cano
  • Antzezleak: Henrique de Souza, Marina Scotto, Thiago Luiz Almeida, Sergio Nguema, Iñar Sastre
  • Iraupena: 30 minutu

Etorkizuna: Leihotik

2015/05/23 20:00 - Leioa, Jose Ramos Aketxe plaza2015/05/24 14:00 Leioa, Boulevard

Etorkizuna Kontzeptuak

Agertarazi gabe, Etorkizunako dantzariek ikuslearen irudimenari utzia zaion mezu bat pasarazten dute, idazleak metafora kudeatzen duen gisara. Beren zeharkatzeko nahikeria ukanik, Etorkizunak leihoak ideki ditu eta ihes egitera gomitatzen du. Barne eta kanpoaren arteko muga desagertzen da eta behineko askatasun eremu bat sortzen da… Leihotik hamar dantzarirentzat sortua izan den karrikako emanaldia da. Gazteen kolektiboaren lana argitaratzen du, gehiegi hetsiak diren leihoetatik gaindi dantzatzeko. 

  • Koreografiak: Ihintza Irungarai eta Nathalie Vivier
  • Musikak : Juan Mari Beltran, Alos Quartet, Mikel Laboa 
  • Paroles : Joseba Sarrionandia
  • Zenografia & Jantziak : Ihintza Irungarai & Nathalie Vivier
  • Iraupena: 20 minutu


Kukai: Hazipenen pozak

2015/05/23 23:00 Leioa, Errekalde plaza

Kukai Dantza - Tanttaka Teatro

Kukai eta Tanttaka konpainiek 2002. urtean abiatu zuten euren elkarlana. Oraingo honetan, kale zein espazio berezietarako atondutako dantzaldia prestatu dute. Euren buruari beste begi batzuetatik eta beste espazio batetik begiratzeko aukera eskainiko duen ikuskizuna.

  • Egilea:Kukai Dantza-Tanttaka Teatro
  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Musika: Juan Mari Beltran, Iñaki Salvador, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Mikel F.Krutzaga.
  • Eszenografia: Edi Naudo
  • Korteografia: Jon Maya
  • Dantzariak: Jon Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Alain Maya, Nerea Vesga, Urko Mitxelena
  • Iraupena: 50 minutu


Muyuyai: Urbanitas

2015/05/22 19:00 Leioa, Pinoslo - 2015/05/23 20:00 Leioa, Pinosolo

Muyuyay

Dantza garaikide eta inprobisazioaren bidez, emakume eta gizon batek espazio urbanoa esploratzen dute beste ikuspegi batetik, ezohiko begiradarekin, sentikorra. Pertzepzioaren eta sena garatuz, ohikotasunetik urruntzen dira eta animaliena gehiago den egoera berreskuratzen dute: bizitze gorraren amaiera da.

Urbanitas entzutetik, inprobisaziotik eta dantzatik jaiotzen da, ezohikoak diren espazioetan eta espazioekin. Sortze lan aparta da, espontaneoa eta originala, eta bertan, espazioa berregiten da, denbora testuinguruan birkokatzen da eta ezagutzen denari esanahi berria ematen dio. 

  • Egileak, zuzendaritza, antzezleak: Paula Alfieri, Gabriel greca.
  • Jantziak: Paula Franzi
  • Iraupena: 20 minutu


Cía. Paula Quintana: Latente

2015/05/22 21:30 Leioa, Errota -  2015/05/23 21:30 Leioa, Errota

Cía. Paula Quintana

Gizakia bizi da bere nahiak asebetetzen saiatzen etengabe, pasatzen diren esperientzietatik pasatzen diren esperientziak metatzen… agerian utziz latente dagoen bizitzaren bilaketa amaiezina, nork bere ariman gordetzen duen bizitza hori, denok ezagutu nahi duguna.

Paula Quintana tenerifetarrak ikusleei galdetzen die euren artean Paula ote dagoen, pakete bat eman behar baitio. Ez da ezer gertatzen, itxaroten jarraitu behar bada, itxaron egiten da, berak beti betetzen duelako bere eginkizunekin, eta behar den moduan egin ere.

Gertaeren presa eta absurdoaren azpian badago zerbait ezkutuan, latente. Dantza garaikidea, flamenkoa eta umore absurdoa bateratzen dituen antzerki ikuskizuna.

  • Egilea:Carlos Pedrós
  • Zuzendaritza, antzezlea,jantziak, eszenografia: Paula Quintana
  • Musika: J.A. Simarro
  • Iraupena: 60 minutu

Cía. Estampades: Enfila S.A.

2015/05/21 22:30 Leioa, Boulevard - 2015/05/22 23:30 Leioa, Boulevard

Cía. Estampades

Bi emakume langileren laneguna hasten da ehungintza enpresa batean. Dena doa ohi bezala, baina istripu bat gertatzen da eta dena nahasten da. Beren beldurrei aurre egin beharko diete arazoa gainditzeko. Beren bizitza mekaniko, automatiko, monotono eta kaskarina aurrez sekula aztertu gabeko bide berrietarantz lerratuko da.

Enfila S.A.k Kataluniako ehungintzaren iragana eta langileen bizitza islatzen ditu hari koreografia eder baten bidez. Dantzaren plastikotasunak edertasuna irun eta josten ditu lurraren arrasean, istorio apalen hariari jarraituz.

  • Egilea: Cía. Estampades
  • Zuzendaritza: Sergi Estebanell
  • Musika: Andreu Vilar-Juanola
  • Eszenografia: Art Estudi
  • Antzezleak: Paula Radresa, Berta Escude
  • Iraupena: 40 minutu

Cía. Los Moñecos

2015/05/21 18:00 eta 22:30 Leioa, Jose Ramon Aketxe Plaza

Cía. Los Moñekos

Bide hautseztatuetan aurrera doa “KaYiHa”, Mendebalde Zahar, Basati eta Urruneko bizi gogor eta lehorrerantz. Batek daki zein den helmuga. Istorioak cowboy, indio, eskorpioi, su, kaktus, tranpa, ezproi, duelu eta gezur artera zamalkarazten du publikoa. Bi pertsona doaz bidean, bekatuzko bide honetan, ur tantarik gabe. Bi pertsonak elkar nola osa dezaketen kontatzen du istorioak; ez dira ezer bata bestea gabe, baina elkar hiltzen doaz. Buruz buruko dueluak, hitzezko dueluak, dueluak nonahi. Zurekin baina zu gabe.Kaixo eta agur. Hor konpon, Marianton. Uztartzen doaz dantza, teatroa, ahotsa, umorea eta delirioa zezen mekaniko sal doa balira bezala. Come to the Far Far West Moñekil.
  • Egilea: Los Moñekos
  • Musika: Los Moñekos, Filastine
  • Zuzendaritza eta antzezleak: Sarah Anglada, Miguel Fiol.
  • Off-ahotsa: Enric Alvarez.
  • Iraupena: 30 minutu

Serena Vione: Iter

2015/05/31 17:30 Leioa, Boulevard

Serena Vione

Emakume bat agertokian eta burdinazko pieza asko. Pieza horiekin forma eta espazio desberdinak sortzen ditu gero eta gorago eramango duen bidea eraikitzeko. Abentura handi bilakatzen den egitura baten eraikuntza, fantasiara, zirraretara eta sentsazioetara doan bidaia. Protagonista puzzle bat egiten ari den sentsazioa izango du ikusleak; ongi ezagutzen ez dituen galderentzako erantzun bila balebil bezala. Masta txinatarra, akrobaziak eta dantza Claire Ducrueuxen zuzendaritzapean.
  • Egilea eta antzezlea: Serena Vione
  • Zuzendaritza: Claire Ducrueux
  • Koreografia: Serena Vione
  • Musika: Lluis Rodriguez
  • Iraupena: 35 minutu

Xevixavixou: From lost to the river

2015/05/21 18:00 Leioa, Udaletxea - 2015/05/22 18:00 Leioa, Udaletxea 20:30

XeviXaviXou

“From lost to the river” mugimenduan dagoen umorezko ikuskizuna da, ezohiko topikoz betea, eta estiloak beldurrik gabe nahasten dituena. Galduta dabiltzan bi
gizabanakoren bidaia azkar eta sorpresaz betea. Lehian ari dira baina ez dakite zerekin edo zeren aurka, baina laster jakingo dute, gaur egun, hobe dela elkarrekin aritzea. XeviXaviXouk dantza, antzerkiaeta clowna nahasten ditu. Sortzaile biek, dantza garaikide eta clownean ibilbide luzea dutenek, publikoarengana erraz heltzen diren ikuskizunak proposatzen dituzte. Segundoz segundo ikusleei txertatzenzaizkien mugimenduan dagoen umore dosi sorta.
  • Egilea, zuzendaritza, antzezlea eta koreografia: Xevi Dorca, Xavi Estrada
  • Jantziak: Lola Villaescusa, Xevi Dorca, Xavi Estrada
  • Iraupena: 30 minutu

Babirusa Danza: Animo Animal

2015/05/23 18:30 Leioa, Pinosolo - 2015/05/24 14:00 Leioa, Pinosolo

Babirusa Danza

Bizi diren, sentitzen duten eta beren kabuz ibiltzen diren izaki organikoak. Biziraupena, topaketa, instintuaren bidezko oinarrizko geruza, lurra, mugak, irrazionala dena, desira, bultzada, hausnartu gabe zerbait berehala egitera garamatzan arrazoi afektiboa. Akzio erreakzioa. “Ánimo animal” ezohiko espazioetarakopieza da eta pertsonen pentsamendu eta ekintzen artean egon daitezkeen tolesturak aurkezten ditu. “Communication Breakdown” koreografiatik jaio da lana. Madrileko Koreografien Lehiaketan saritu dute, eta Ex aequo saria ere lortu zuen iaz Molina de Segurako Ekintza Artistiko Urbanoen II. Lehiaketan.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Beatriz Palenzuela
  • Antzezleak: Beatriz Palenzuela, Rafael de La Lastra
  • Iraupena: 15 minutu

Lucio Baglivo: Solo juntos

2015/05/22 18:30 Leioa, Udaletxea - 2015/05/23 18:00 Leioa, Udaletxea

Lucio Baglivo

Dantzaleku bat. Jaia kalean. Cumbia bat entzuten da. Hiru pertsonen arteko ezusteko topaketa, elkar ezagutu ez arren, elkar ulertzen duten hiru gorputz. Bidaian
daude, helmuga finkorik gabe. Bakarrik. Dantza garaikidea, akrobazia eta contacta, hiru gorputzen etengabeko kontaktuaren erronka eta keinu bakoitzaren zentzua bilatzen duen lengoia fisiko ausart eta dinamikoa.
  • Egilea, zuzendaritza eta jantziak: Lucio Baglivo
  • Antzezleak: Anuska Alonso, Maximiliano Sanford, Lucio Baglivo
  • Iraupena: 15 minutu

Tania Garrido: Etzev(lavor)

2015/05/21 20:30 Leioa, san Juan Bautista Plaza - 2015/05/22 20:00 Leioa, Errota

Tania Garrido Monreal

Gizonen munduan jaiotako emakumeak bere inkontziente femenino kolektiboaren bitartez gogoratzen du beretzat beharrizan bat dela bere burua artearen bidez adieraztea, Sormenaren adierazpen baita hori, eta bizitzaren eramaile den neurrian bera estuki lotuta baitago Sorkuntzarekin. Bizipenek moldatu egingo dute, apurka, bere labirintoan galtzen joango da, madarikazio zaharretan, argitik itzaletara jai­tsiko da eta edertasun eztabidagarrizko /eztabaidaezinezko izaki bilakatuko da. Etzev[labor] Evari buruzko madarikazio biblikoaren itzulpen eszenikoa da, eta berton, lana eta betebehar hitzen itzulpena min eta agonia dira. Etzev[labor] ederra eta itsusia denarekin jolasten da, horien mugekin. Etzev[labor]ek eraldaketa jokatzen du, hari bat erabiliz, ia kafkiarra den metamorfosia.
  • Egilea, zuzendaritza, koreografia, jantziak eta antzezlea: Tania Garrido Monreal
  • Iraupena: 16 minutu

Compagnie La belle image: Pachamama Coronada

2015/05/22 19:00 Leioa, Boulevard - 2015/05/23 Leioa, Boulevard

Compagnie La Belle Image

Duela hamazazpi urte, Latinoamerikako musika tradizionalen oso zale ziren musikari ausartez osatutako talde batek fanfarre perfektua lortzearekin egin zuen
amets, eta beren musika koreografiatuak beren identitate zeinu bihur zitezen nahi
zuten. Munduaren beste aldean, lautada sutsu eta zapore garratzeko kontinentean, Hegoamerikako musika eta erritmoa senti­tzen zuten gorputzek izaki arraroa aurkitu zuten: “Pachamama”. “Pachamama Coronada” honetan, Ama Lurraren koroatzean, La Belle Image konpainiak bidaiahorren istorioa kontatzen du. Erritmoak, ñabardurak, tempoa... arrastaka eramaten gaituen ikuskizuna.
  • Egilea: La Belle Image, Francis Plisson
  • Antzezleak: Julien Bernard, Julien Oury, Vincent Touret, Thierry Jammes, Cedric Thomas, Thbault Collonge, Nathalie Finet, Willy Dubois, Sacha Gillard, Emmanuel Quatrehomme,Vincent Martin, Maxime Lesourd, Johann Fiot.
  • Iraupena: 60 minutu

Les movilettes: Cafe Frappe!

2015/05/21 20:00 Leioa, Elexalde Bidegurutzea - 2015/05/22 18:30 Leioa, Elexalde Bidegurutzea

Les Mobilettes

1959. urtea. Judith eta Lilyk ezustean topo egiten dute kafetegi bateko terrazan. Zazpikia bata... ameslaria bestea...zoriontsu biak berriz elkar aurkitu dute
lako, batzuetan arerio, besteetan konplize... irrati baten soinuak seduzitzen ditu. Sedukzio keinu garrantzibakoa, swing ukitua, txatxatxa pausu bat, edo manboa, edo boogie woogiea... eta koreografia eta eskaeren artean, kikara, aulki eta mahaiak ere mugitzen hasten dira eta bezero eta oinezkoak biltzen dituzte 50eko hamarkadako kutsua duen dantzan.

  • Koreografia: Marie Chataignier, Anlor Gueudret
  • Musika: Michel Risse (Cie. Decor Sonore)
  • Jantziak: Faye Formisano
  • Antzezleak: Marie Chataignier, Anlor Gueudret, Solène Cerutti
  • Iraupena: 45 minutu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.