Jose Inazio Beitia, euskal folklorearen sustatzaile handia hil da
Portugaleteko Elai Alai taldearen eta Nazioarteko Folklore Jaialdiaren sortzaile eta bultzatzaile nagusietakoa izan den Jose Inazio Beitia hil da gaur. 1943. urtean jaioa, Portugaleteko Elai Alai taldearen sorrerako dantzarietakoa izan zen, 1962 urtean, eta ondoren, 1972an Portugaleteko Nazioarteko Folklore jaialdia martxan jarri eta zuzendari lanetan aritu zen hainbat hamarkadaz. Gaur goizean, bihotzeko baten ondorioz hil da Jose Inazio Beitia.
Elai Alai Kultur Elkartetik jakinarazi dutenez hileta elizkizuna bihar, maiatzak 21, arratsaldeko 19:00etan Portugaleteko Santa Maria elizan izango da. Beilatokia: La Auxiliadora-Portugalete (Pando auzoa). Gaur gaueko 20:00 etatik aurrera.
Portugaleteko Elai Alairen sortzaileetakoa

Folklore Jaialdiaren antolaketan
1972an abiatu zuen Elai Alaik Nazioarteko Folklore Jaialdia eta bertan aritu da laguntzen Jose Ignacio Beitia jaialdiak egin dituen ekitaldi guztietan. 80ko hamarkadatik aurrera jaialdiaren zuzendari aritu zen Jose Ignacio Beitia, eta Euskal Herriko dantza eta kultura elkarteekin eta nazioartekoekin harreman estuak izan dituen gizona izan da.
Dantzan