Dokumentuaren akzioak
Berastegiko San Juan dantzen ikastaroa antolatu du EDBk
Datozen maiatzaren 16 eta 23rako Berastegiko San Juan dantzen inguruko ikastaroa antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Ordiziako Amets Bide Elkartean burutuko da ikastaroa eta Jesus Nazabal izango da, Berastegiko dantzariekin batera, paseoa, kapitain-dantza eta bilantzikoa irakatsiko dituena.
Berastegiko San Juan dantzen ikastaroa:
- Datak: Maiatzak 16 eta 23.
- Lekua: Amets Bide Elkartea, Ordizia.
- Ordutegia: 10.30etatik 13.00etara.
- Irakasleak: Jesus Nazabal eta Berastegiko dantzariak.
- Izen ematea: Maiatzaren 8a baino lehen gipuzkoakoedb@gmail.com helbidera idatzi beharko da, ondorengo datu hauek emanez: Izen-Abizenak eta dantza taldearen izena.
- Prezioa: Bazkideek: 0,00 € , ez bazkideek: 15,00 €.
- Deskribapena eta oharrak: Abuztuaren 10ean, Berastegiko patroia den San Lorentzo egunean, herriko dantzariek Berastegiko San Juan dantzak plazaratzen dituzte. Berastegiko San Juan dantzen zikloaren 3 dantza landuko dira: paseoa, kapitan-dantza eta bilantzikoa.
- Antolatzailea: Euskal Dantzarien Biltzarra
Informazioa: Ikastaroa, "Berastegiko San Juan Dantzak I" (EDB)
Dokumentuaren akzioak