Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alazne Lopez dantzari bilbotarra hilik aurkitu dute

Dokumentuaren akzioak

Alazne Lopez dantzari bilbotarra hilik aurkitu dute

2015/05/13 09:30

Alazne Lopez dantzari bilbotar gaztea hilik aurkitu zuten larunbatean Dormunteko (Alemania) bere etxean. Ballet dantzaria zen bertan. Heriotzaren kausarik oraindik ez da ezagutzen eta polizia autopsiaren emaitzen zain dago. Gorpua, aldiz hurrengo egunetan iritsiko da Bilbora.

1993an jaioa, Alazne Lopez-ek Igor Yebraren Ballet Eskolan egin zituen oinarrizko dantza ikasketak 2006 eta 2009 bitartean. Ondoren, Londresen, English National Balletaren eskolan aritu zen. 2012an, English National Ballet-en Zisneen Lakua dantzatu zuen, Londreseko olinpiar jokoen itxiera ekitaldian. 2013ko urrian Hannover-ko Operaren Balletean sartu zen eta bertan dantzatu zuen denbora batez. Hona bere aurkezpen bideoko irudiak:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.