Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zallan ospatuko da asteburuan Bizkaiko Dantzari Eguna

Dokumentuaren akzioak

Zallan ospatuko da asteburuan Bizkaiko Dantzari Eguna

2015/05/14 09:30
Igande honetan, maiatzaren 17an, ospatuko da Zallan 2015eko Bizkaiko Dantzari Eguna. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatzen du urtero ekitaldi hau eta Zallako kiroldegiko futbol zelaiak batuko ditu oraingoan biltzen diren ehun bat taldeak. Hona egitaraua eta egingo diren dantzak:

11:00 Taldeen kalejira.
11:30 Dantza taldeen ekitaldia kiroldegian:

  • Dantzari-dantza: Agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil jokoa, txontxongiloa.
  • Gipuzkoako dantzak: Agurra, makil-txiki eta zinta dantza.
  • Jolas-dantzak (dantzari txikiak): Txulalai, zapatain-dantza, Xan Petrike dantza eta esku-dantza.
  • Ibarzabal arku-dantza
  • Eltziegoko dantzak: Correcalles, danza, cuatro calles, arbol, jota.
  • Gorulariak: Domingiloa eta arku-dantza.
  • Jauziak (dantzari ertain eta txikiak): Zazpi jauziak, antzina pika eta hegi.
  • Kaixarranka.
  • Larrain-dantza.

11:00 Folklore Azoka eta umeentzako jolasak eta tailerrak ermitan.
17:00 Erromeria Luhartz taldearekin Euskadi plazan.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.