Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kukaik eta Sabin Bikandik Max sariak eskuratu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Kukaik eta Sabin Bikandik Max sariak eskuratu dituzte

2015/05/19 10:30

Max sariak eskuratu ditu Kukai dantza konpainiak Gelajauziak lanagatik zituen bi izendapenetan. Sari ematearen irudiak ikus daitezke ondoko bideoan. Atzo Bartzelonako Barts Arteoan egin zen sari banaketan Sabin Bikandik musika onenaren saria jaso zuen eta Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelena Kukai dantza konpainiako dantzariek aldiz, dantza interpreteen talde onenaren saria jaso zuten. Arte Eszenikoen arloan urtean izandako lan eta profesionalak saritzen dituzte Max sariek eta aurtengoa XVIII. edizioa izan da.

Sabin Bikandirekin batera Iñaki Salvador euskalduna zegoen izendatuta Zazpi aldiz elur, Mikel Laboa Elurretan lanagatik eta baita Alberto Garcia ere L’Eclipsi lanagatik. Bere esker hitzetan Sabin Bikandi danbolin-jole bizkaitarrak Xabier Erkizia lankidea, bizitzan inguruan izan dituen emakumeak eta Kukaiko gainontzeko lagunak izan zituen gogoan. "Dantza egiteko jotzea den lanbide zahar horretan" diharduten danbolindari eta musikariei esker ona adierazi zien bere azken hitzetan.

Kukai dantza konpainiako dantzariek ingurukoak, Cesc Gelabert koreografoa, konpainiako gainontzeko kideak, Tanttaka teatroa eta Nestor Basterretxea izan zituzten gogoan. Azken hitzetan herri bakoitzaren identitate, kultura eta sustraiak aldarrikatu zituzten Jon Mayak, ezberdintasunak egiten baitu "mundu zoro honetan aurrera egitea".

Kukai dantza konpainiak 2009an ere jaso zuen Max saria, kasu horretan errebelazio saria izan zen dantza taldeak Tanttaka-rekin batera egindako Hnuy Illa ikuskizunagatik jaso zuena. Aurretik ere Max sarien finalean izanak ziren gainera, 2003an 1937, gogoaren bidezidorretatik ikuskizunarekin hain zuzen ere.

Informazioa: Max Sariak 2015

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.