Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Norenak dira dantzariak?

Dokumentuaren akzioak

Norenak dira dantzariak?

2015/05/07 12:00

Ez dago argi. Nork egin zituen hainbat euskal dantzari erakusten duten irudi eder eta ezagunak? Obdulio Lopez de Uraldek ala Gonzalo Manso de Zuñigak? "Norenak dira dantzariak?" galdetu du Jokin Elizaranek El Correo egunkarian. Egunotan, Gasteizko Arte Ederren Museoan Obdulio Lopez de Uralde artistak egindako dantzarien 20 litografia daude ikusgai, baina bereak izango al dira benetan? Donostiako San Telmo Museoak eta Bilboko Euskal Artearen museoak dantzari horien irudiak Gonzalo Manso de Zuñigarenak direla diote.

Obdulio Lopez de Uralde: Zuberoako dantzaria 03

Litografietan horietan, besteak beste Guardiako Katximorroa, Zaldibiako ezpata-dantzaria, Oñatiko Korpus dantzaria, Iruñeko zaldikoa, Bidarraiko bolant-dantzaria edo Zuberoako zamaltzaina eta kantiniersa ikus daitezke. Litografia hauek Obdulio Lopez de Uralde artista arabarraren sinadura daramate. Gasteizko Arte Ederren Museoak Donostiako antikuario bati erosi zion litografia bilduma hau eta Lopez de Uralderenak ziren baieztapenarekin egin zen erosketa. 1932an, Donostiako San Telmo Museoa zabaltzerakoan egin zen dokumentu batean "Veinte bailarines vascos-litografía" eta Lopez de Uralde aipatzen dira.

Kontua da oso antzekoak diren litografiak daudela San Telmo Museoan eta Bilboko Euskal Artearen museoan, eta horien egile moduan Gonzalo Manso de Zuñiga ageri dela. Are gehiago, irudi sorta berari buruz Aita Donostiak 1932an Txistulari aldizkarian idatzitako artikulu batean Manso de Zuñigak egindako lantzat aurkezten ditu. "Se la debemos al lápiz fácil, suelto, de un distinguido joven, Gonzalo Manso de Zuñiga" dio Aita Donostiak, eta gaineratzen du, "Manso de Zuñiga ha matado dos pájaros de un tiro: ha hecho una obra que ha de ser consultada de aquí en adelante, como un testimonio verídico de nuestra indumentaria de danza". 

Obdulio Lopez de Uralde: Lapurdiko dantzariaGasteizko Arte Ederren Museoaren eskariz, Cristina Armentia eta Ana Arregi arte komisarioek aztertu dituzte Bilbon eta Donostian dauden horiek eta beraien iritziz egile berarenak dira batzuk eta besteak, estiloa berbera baita. Gasteizen daudenak Lopez de Uraldek sinatuta daudenez, horren egiletza aldarrikatzen dute.

Beraien esanetan, Lopez de Uralde marrazkilari lanetan eskarmentu handiko artista izan zen, eta Manso de Zuñiga ordea ez omen zen marrazkilari aditua, folklore ezagule handia bai ordea. Dantzarien litografiak bien arteko kolaborazio baten ondorio izan litezkeela aipatzen dute Armentia eta Arregik, alegia, Manso de Zuñigak Euskal Herriko dantzarien jantzien inguruan ikertuko zituela eta Lopez de Uraldek marraztu zituela. 

Erlazionatutako elementuak
Obdulio Lopez de Uralde: Dantzariak 1932

Dokumentuaren akzioak

2015/05/07 14:11
Polemika tipikoa. Irudiak dira oso politak!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.