Orain arteko ekarpenak
Bolant eguna Luzaiden
2015/03/31

Pazko igandez, apirilaren 5ean izango da aurten Luzaideko Bolante eguna. Aste santuan bete-betean sartzeko gauden honetan Luzaiden prest daude aurtengo Bolant-eguna ospatzeko. Aurreko egunean ere, arratsaldeko 20:00etatik aurrera agerralditxoa egingo dute, baina urtero lez, igandea izango da egun n...
Kukai eta Asier Zabaleta Max sarien hautagaitza zerrendan
2015/03/25

Kukai dantza konpainia eta Asier Zabaleta dantzari eta koreografoa aurtengo Max sarien dantza alorreko hautagaitza zerrendetan daude. Arte Eszenikoen arloan urtean izandako lan eta profesionalak saritzen dituen Max sarien XVIII. edizioa izango da aurtengoa eta ondoko alorretan dituzte hautagaitzak ...
Euskal dantza talde queer bat sortzeko proposamena plazaratu dute
2015/03/18

"Dantzari kitzikatzaile baten gogoeta pertsonala eta politikoa" izenekoa argitaratu du Kitzikaneko kide den Ibai Fresnedok topatu.infon . Bertan, euskal dantzaren alorrean planteatzu zaizkion inkoherentziak azaldu eta "bere sinismen eta aldarrikapen politikoek euskal dantza tradizionaletan ...
Iparraldeko dantza irudiak sarean
2015/03/18
1956an, Iparraldeko herriren batean hartutako dantza irudiak ikus daitezke INAk sareratutako filmazioetako batean. Kabalkada, kontra-dantzak, makilariak, Zuberoako dantzak, dantza-jauziak eta bestelako hainbat dantza ageri dira bertan. INA, Frantziako Ikus-entzunezkoen Institutua da eta Eneko Bid...
Dantza zinemaren gaua La Fundicionen
2015/03/13

Dantzaren inguruko film laburren emanaldi gau bat antolatu du Bilboko La Fundicion-ek apirilaren 28rako, Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez. Filmeok Bartzelonako Choreoscope festibaleko 2014ko edizioan aurkeztutakoen aukeraketa bat izango dira eta asmo nagusia dantza...
Sarean da Bidebarrieta aldizkaria, dantzari buruzko artikulu mamitsuak barne
2015/03/10

Bilbo eta inguruetako giza eta gizarte zientzien alorrean egindako ikerketak jasotzen dituen Bidebarrieta aldizkaria sarean jarri dute nahi duenaren eskura. Artikulu guztien artean badira dantza aztergai dutenak ere, Iñaki Irigoienen Las fiestas de Bilbao: Danzas y músicas entre los siglos XVI- ...
Pozik eta engainatuta: foklore katalanaren iturri mitikoak ezbaian
2015/03/06

Contents i enganyats. Pozik eta engainatuta. Kataluniako ball de bastons-en (makila-dantza), ball de diables-en (deabruen-dantza), eta Mairu eta Kristauen festen jatorriari buruz idatzi eta esan direnak kolokan jartzera datoz Angel Vallverdu Rom, Pau Plana Pares eta Daniel Vilarrubias Cuadras hona...
Gervasio Legorburu, Antzuolako txistularia eta dantza sustatzailea hil da
2015/03/05

Gervasio Legorburu Antzuolako dantza eta txistu sustatzailea hil da gaur. 1970etik aurrera Antzuolako dantzarien gidari, laguntzaile eta bultzatzaile nagusia izan da Gervasio. Gervasio Legorburu Antzuolako Lizarraga auzoko Ugartetorre baserrian jaio zen 1930ean. Herrian dantzak bizirik mantentzeaz ...
Arabar errioxako II. dantzari eguna Eltziekon
2015/03/05

2015eko Arabar Errioxako dantzari eguna antolatu dute Eltziegon martxoaren 28an. Guardia, Eltziego, Oion, Lantziego, Villabuena, Samaniego, Bastida eta Ekorako dantza taldeek parte hartuko dute bertan eta eguerdiko 13:00etatik hasita zenbait ekintza burutuko dira herrian:
13:00: ...
Dantza 2015eko Dferian
2015/03/04

DFeria Donostiako Arte Eszenikoen XXI. feria dantzaz beteta dator aurten ere. Martxoaren 9tik 12ra bitartean hemengo eta kanpoko hainbat dantza emanaldi ikusteko aukera izango da hiriko agertokietan, gerturatutako programatzaileek lan horien zabalkundean eragin dezaten. Helena Golab, Olatz de And...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/08/14
Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."
Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/30
Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, bildotsak eta hartza gerora ere agertu izan zirela maskaradetan. Kapela konikoak monografiko baterako emango luke!
Dantzan.com on British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo honetan, "48 segundutik aurrera, Andra Mari Eusko Dantzariko dantzariak" agertzen direla eta "Euren artean lehenengoa Kepa Artetxe".
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/14
Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/08
Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/04
Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...
Dantzan.com on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
2013/01/29
Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/[…]/
http://lauramintegi.net/[…]/