Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jauzien Jaia antolatuko dute Iruñean uztailaren 12an

Dokumentuaren akzioak

Jauzien Jaia antolatuko dute Iruñean uztailaren 12an

2015/06/09 10:30

Dantza-jauzien dantzatzera gerturatzeko deialdia egin dute uztailaren 12rako Iruñeko Gaztelu plazara. San Fermin igande goizeko protagonista dantza-jauziak bilakatu nahi ditu Nafarroako hiriburuan Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutako ekitaldiarekin. Ekimenak ordu eta hiru laurdeneko iraupena izango duela aurreikusi dute antolatzaileek eta Euskal Herri osora zabaldu dute deialdia festa honetan parte-hartzeko, dantzaldi jendetsua egin nahi baitute.

Gaztelu plazan dagoen kioskoan jarriko dira karrikadantza ekimeneko musikariak, eta dantzariak aldiz, honen inguruan dantza egin dezaten antolatu dute jaia.

Jauzien Jaia Iruñean

  • Noiz: uztailak 12an, 11:30etan.
  • Non: Iruñeko Gaztelu plazan.
  • Antolatzailea: Nafarroako Dantzarien Biltzarra

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.