Dokumentuaren akzioak
Generoa eta festak UEUn, eta gorputz hezkuntza Hik Hasi-ren udako ikastaroetan
Dantzaz, musikaz eta generoaren inguruko gogoetaz bustirik dator aurtengo uda. Udako Euskal Unibertsitateak eta Hik Hasi euskal hezkuntzaren inguruan aritzen den elkarteak gai hauen inguruko 3 ikastaro antolatu dituzte guztira. UEU-k Jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari ikastaroa antolatu du uztailerako eta Hik Hasik, aldiz, Gorpuntz hezkuntza: oinarrizko solasaldiak ikastaroa antolatu du Eneko Balerdirekin. Musika eta hezkuntzaren inguruko beste hainbat ikastaro ere antolatu ditu azken honek.
Jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari (UEU)
UEU-ren ikastaroetan festei begirada feminista eskainiko zaie, eta Baztango mutil-dantzen kasua aztertuko da besteak beste. Folklorea, jaia eta generoa uztartzen dituen ikastaro honek 2 eguneko iraupena izango du eta Eibarko Markeskua jauregian egingo da uztailaren 16 eta 17an. Antropologian, generoan, jai-ereduetan, herri mugimenduetan edota euskal kulturgintzan interesa duen edonori zuzendua dago ikastaroa. Azalpen teoriko eta praktikoak uztartuko dira tailer, mahai-inguru eta hitzaldien bitartez.
Irakasleei dagokionez Beatriz Moral ikertzailea, Garbiñe Elizegi Plazara Dantzara herri ekimeneko kidea, Idoia Trenor hezitzailea, Margaret Bullen izarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn, Mari Luz Esteban Gizarte Antropologiako irakaslea EHUn, Miren Guillo antropologoa, Miren Aranguren soziologoa, Miren Gaztañaga aktorea, Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria, eta Xabier Kerexeta historialaria izango dira hizlariak.
Datak: uztailaren 16eta 17a
Matrikula epeak: maiatzaren 25a- uztailaren 5a
Gorputz hezkuntza: oinarrizko solasaldiak (Hik Hasi)
Ikastaro honek hezkuntza testuinguruetan gorputz hizkuntzaren erabilera aztertzea izango du helburu eta ikastaroa hezkuntzan diharduten profesionalei zuzendua dago. Honekin nork bere gorputz hizkuntzaz solastu eta gorputz hizkuntza esperientziak aztertuko dira hezkuntza harremanetan. Eneko Balerdi dantzari eta hezkuntzaren psikologian aditua izango da ikastaro hau emango duena.
Matrikula epeak: Maiatzaren 31 arte.
Dokumentuaren akzioak