Dokumentuaren akzioak
Gaur irekiko da Lainez eta Martinezi buruzko erakusketa
Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketak gaur irekiko ditu ateak Donostiako 2016 Gunean. Jose Lainez eta Concha Martinez dantza garaikideko euskal aitzindariei buruzko erakusketak hauen sormen-prozesu eta dantzan emandako bizitzen errepasoa egingo du material ugari eta anitzen bitartez. Bertha eta Maite Bermudez-en zuzendaritzapean, Gipuzkoako Dantzaguneak, Huarte Zentroak eta Donostia 2016-k antolatuta erakusketarekin batera egitarau zabala eskainiko da ekainaren 18tik 28ra bitartean; dantza emanaldiak, haurrentzako tailerrak eta dokumentalak besteak beste.
Jose Lainez eta Concha Martinez Euskal herriko eta espainiar estatuko aitzindariak izan ziren dantza garaikidean. 60. hamarkadatik dantza bide berrien bilaketan murgilduta, gipuzkoarrek 70 eta 80ko hamarkadetan erreferentzia izan ziren Anexa eta Yauzkari konpainiak sortu zituzten.
Dantzatzeko ez diren koreografiak
- Erakusketa: Dantzatzeko ez diren koreografiak.
- Datak: ekainaren 18tik 28ra.
- Tokia: 2016 Gunea, Easo kalea 43, Donostia.
- Egitaraua: Dantzatzeko ez diren koreografiak (pdf, 0,8 Mb).
- Antolatzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia 2016, Huarte Zentroa.
ETB-ko Eitb Kultura-transit saioak egindako erreportajea. Jose Lainez eta Concha Martinez: Dantza garaikidean aitzindariak.
Dokumentuaren akzioak