Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Portugaleteko folklore azoka asteburu honetan ospatuko da hamargarrenez

Dokumentuaren akzioak

Portugaleteko folklore azoka asteburu honetan ospatuko da hamargarrenez

2015/06/04 10:30

Ekainaren 6 eta 7an ospatuko da Portugaleten X. folklore azoka. Larunbat eta igandez folklorearen erakustoki eta bilgune bilakatuko dira Bizkaiko herriko merkatua eta Plaza del Solar. Elai Alai elkarteak antolatuta artisau azoka, dantza emanaldia, tailerrak, musika eta beste hainbat ekitaldi izango dira. Dantzari dagokionez Ibizako Grup Folklorik Sant Josep de sa Talaia, Aiko Taldea eta  Elai Alai izango dira plazan. Bizkaiko trikitixa eguna ere Folklore Azokaren baitan antolatu dute aurten eta larunbatean ospatuko da. Hona egitaraua:

Larunbata, ekainak 6

  • 11:00 Azokaren ateak zabaldu.
  • 12:30 Musika tresnen eskulandegia.
  • 12:30 X. Folklore Azokaren inaugurazio ofiziala. Portugaleteko Herriko Abestiak Abesbatza.
  • 13:30 Euskal dantza tailerra (merkatuan): Aiko Taldea.
  • 14:00 Larrain dantza.
  • 18:30 Musika tresnen eskulandegia.
  • 19:00 Dantza tradizionala: Grup Folklorik Sant Josep de sa Talaia (Ibiza) eta Elai Alai Dantza Taldea.
  • 19:30 Erromeria: Aiko Taldea.
  • 22:00 Erromeria eta dantza, Imuntzo eta Belokiren eskutik.

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak antolatutako Bizkaiko Trikitixa Eguna Portugaleteko kaleetatik ospatuko da egun osoan zehar.

Igandea, ekainak 7

  • 11:30 Ume dantzarien emanaldia: Elai Alai Dantza Taldea, Berriztasuna Dantza Taldea eta Ikusgarri Dantza Taldea.
  • 12:30 Musika tresnen eskulandegia.
  • 12:30 Kontzertua: Udal musika banda eta Silboberri Txistu Elkartea (Durango).
  • 13:30 "Elai Alai Orfeon Jarrillero" abesbatzaren kontzertua.
  • 14:00 Euskal dantza / Larrain dantza.
  • 18:00 Musika tresnen eskulandegia.
  • 19:00 Kontzertua: Otxandategi Abestaldea "Abby Potxola".
  • 20:00 X. Folklore Azokaren ateak itxi.

Informazioa: X. Folklore Azoka. Portugalete 2015 (Elai Alai)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.