Dokumentuaren akzioak
Amurrion ospatuko da Arabako dantzari eguna
Igande honetan, ekainaren 7an ospatuko da Amurrion Arabako dantzari eguna. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen ekitaldiaren 38. edizioa izango da aurtengoa eta eguerditik hasita kalejira eta dantzek hartuko dituzte herriko kaleak. Dulantzi, Murgia, Izarra, Kanpezu, Gasteiz eta beste hainbat herri arabarretako 500 dantzari inguru espero dituzte antolatzaileek.
Hona egitaraua:
- 12:30 Kalejira.
- 13:00 Dantza emanaldia udaletxe ondoko plazan: Agintariena, Eltziego, San Petit, Itsas Dantza, el herrero, taparrampan, lezea, trinidad de Cuartango, San Isidro, jota la perra, polka pik, txakoli, gasteizko zortzikoa, fandangoa, arin-arina eta txulalai dantzak egingo dituzte.
- 17:00 Berbena Orots taldearen eskutik.
Informazioa: Arabako Dantzarien Biltzarra
Dokumentuaren akzioak