Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arabako herri-inauteriak ondare ez-material erregistratzeari buruzko jardunaldiak

Dokumentuaren akzioak

Arabako herri-inauteriak ondare ez-material erregistratzeari buruzko jardunaldiak

2015/06/08 10:30

Arabako herri inauteriak oinarritzat izango dituen ondare kultural ez-materialaren erregistro eta katalogazio proiektua aurkeztuko du Jaurlaritzako Kultura Ondare Zuzendaritzak Gasteizen ostegunean, ekainaren 11an.

Jardunaldian parte hartuko dute besteak beste, Joxean Muñoz Kultura Sailburuordeak, Javier Garaizar Arabako Campuseko Errektoreordeak, Agustin Azkarate UNESCO-ko Paisaia Kulturala eta Lurraldea Katedraren Zuzendariak, Izarne Elgezabal EHUko Erlijio Mintegiko kideak eta Carlos Ortiz de Zarate El invierno se viste de fiesta. Carnavales rurales de Álava liburuaren egileak. Hauekin batera Arabako Herri Inauteriak elkarteko ordezkariak ere izango dira eta mahai ingurua osatuko dute. Azken hauek Zalduondo, Ilarduia-Egino-Andoin, Kuartango, Santakurutze Kanpezu eta Saratsuko herrietako kideak dira.

Ondare kultural ez-materialaren erregistroa eta katalogazioa: Arabako herri inauteriak.

Lekua: Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Gradu-aretoa. Arabako Campusa. Nieves Cano kalea, 12, Gasteiz.

Programa:

  • 11.00 Aurkezpena: Joxean Muñoz (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuordea. Eusko Jaurlaritza).
  • 11.10 Aurkezpena: Javier Garaizar (Arabako Campuseko Errektoreordea. UPV/EHU).
  • 11.15 Sarrera: Agustin Azkarate (UNESCO-ko “Paisaia Kulturala eta Lurraldea” Katedraren Zuzendaria).
  • 11.20 Ondare Kultural ez-materialaren erregistroa eta katalogazioa: Arabako Herri Inauteriak Izarne Elgezabal (IIG UPV/EHU).
  • 11.40 Mahai ingurua. Arabako herri inauterien biziberritze-esperientziak: Moderatzailea: Carlos Ortiz de Zarate (El invierno se viste de fiesta. Carnavales rurales de Álava liburuarne egilea). Parte-hartzaileak: Arabako Herri Inauteriak elkarteko kideak (Udalerriak: Zalduondo, Ilarduia-Egino-Andoin, Kuartango, Santakurutze Kanpezu eta Saratsu).
  • 12.00 Inauteri-esperientziak. (Erakusketa).
  • 12.15 Ondorioak eta amaiera: Joxean Muñoz (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuordea. Eusko Jaurlaritza).
  • 12.30 Arabar Errioxako ardoa.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.