Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Arabako herri-inauteriak ondare ez-material erregistratzeari buruzko jardunaldiak

2015/06/08

Arabako herri inauteriak oinarritzat izango dituen ondare kultural ez-materialaren erregistro eta katalogazio proiektua aurkeztuko du Jaurlaritzako Kultura Ondare Zuzendaritzak Gasteizen ostegunean, ekainaren 11an. Jardunaldian parte hartuko dute besteak beste, Joxean Muñoz Kultura Sailburuorde...

Gehiago irakurri

Amurrion ospatuko da Arabako dantzari eguna

2015/06/05

Igande honetan, ekainaren 7an ospatuko da Amurrion Arabako dantzari eguna. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen ekitaldiaren 38. edizioa izango da aurtengoa eta eguerditik hasita kalejira eta dantzek hartuko dituzte herriko kaleak. Dulantzi, Murgia, Izarra, Kanpezu, Gasteiz eta beste hain...

Gehiago irakurri

Portugaleteko folklore azoka asteburu honetan ospatuko da hamargarrenez

2015/06/04

Ekainaren 6 eta 7an ospatuko da Portugaleten X. folklore azoka. Larunbat eta igandez folklorearen erakustoki eta bilgune bilakatuko dira Bizkaiko herriko merkatua eta Plaza del Solar. Elai Alai elkarteak antolatuta artisau azoka, dantza emanaldia, tailerrak, musika eta beste hainbat ekitaldi izango...

Gehiago irakurri

Generoa eta festak UEUn, eta gorputz hezkuntza Hik Hasi-ren udako ikastaroetan

2015/06/01

Dantzaz, musikaz eta generoaren inguruko gogoetaz bustirik dator aurtengo uda. Udako Euskal Unibertsitateak eta Hik Hasi euskal hezkuntzaren inguruan aritzen den elkarteak gai hauen inguruko 3 ikastaro antolatu dituzte guztira. UEU-k Jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Eus...

Gehiago irakurri

Ablitas, Arizkun eta Igantziko dantza taldeak Hondarribia dantzan jaialdian

2015/05/27

Datorren asteburuan, maiatzaren 30 eta 31 ospatuko da Hondarribia Dantzan. Aurten Arizkun, Ablitas eta Igantziko dantza-taldeak izango dira Hondarribian Kemen dantza taldearekin batera. Astean zehar zenbait ekitaldi izango badira ere, dantzaren festa nagusia asteburuan izango da. Kemen dantza ...

Gehiago irakurri

Leinua dantza taldea Italian

2015/05/21

Hiriburuko Leinua dantza-taldeko dantzari eta musikariek Italiako La Borgata che danza jaialdian parte hartuko dute egunotan Oiartzungo Soinuene a Herri musikaren Txokoak eta Hernaniko musika eskolako taldeak lagunduta. Maiatzaren 25a bitartean Riminiko probintziako Bellaria-Igea Marina herr...

Gehiago irakurri

Jose Inazio Beitia, euskal folklorearen sustatzaile handia hil da

2015/05/20

Portugaleteko Elai Alai taldearen eta Nazioarteko Folklore Jaialdiaren sortzaile eta bultzatzaile nagusietakoa izan den Jose Inazio Beitia hil da gaur. 1943. urtean jaioa, Portugaleteko Elai Alai taldearen sorrerako dantzarietakoa izan zen, 1962 urtean, eta ondoren, 1972an Portugaleteko Nazioarteko...

Gehiago irakurri

Dantzak blai egingo ditu Leioako kaleak asteburuko Umore Azokan

2015/05/20

17 dantza konpainia izango dira ostegunetik igandera Leioako kaleetan beraien dantza ikuskizun berrienak erakusten. Antzerkia eta dantza eskaintza zabala dakar 16. Umore Azokak. Maiatzaren 21etik 24ra bitartean ospatuko da azoka izaera gainditu eta jaialdi bihurtu den ekitaldia. Guztira aurkezten d...

Gehiago irakurri

Kukaik eta Sabin Bikandik Max sariak eskuratu dituzte

2015/05/19

Max sariak eskuratu ditu Kukai dantza konpainiak Gelajauziak lanagatik zituen bi izendapenetan. Sari ematearen irudiak ikus daitezke ondoko bideoan. Atzo Bartzelonako Barts Arteoan egin zen sari banaketan Sabin Bikandik musika onenaren saria jaso zuen eta Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon May...

Gehiago irakurri

Zallan ospatuko da asteburuan Bizkaiko Dantzari Eguna

2015/05/14

Igande honetan, maiatzaren 17an, ospatuko da Zallan 2015eko Bizkaiko Dantzari Eguna. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatzen du urtero ekitaldi hau eta Zallako kiroldegiko futbol zelaiak batuko ditu oraingoan biltzen diren ehun bat taldeak. Hona egitaraua eta egingo diren dantzak: 11:00 Tal...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?

2020/01/10

Bai Xabier, mila esker! Beste zenbait irakurlek ere informazio interesgarria eskaini digu, hemen jasoko duguna:

- Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko ezpatadantzarien alarde oso handia egin zela Bilboko Ibayondo futbol-zelaian". https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=157657

Informazio honekin osatu du Pablok kokapen aukera: "Nik arakatutakoaren arauera, Ibayondo (Ibaiondo) estadioa Getxoko udalerrian egotea da aukera fidagarriena, Areeta auzoan, Leioako udalerriko mugatik hurbil. Gaur egun desagertua dago futbol zelai hori. El Arenas futbol taldearen futbol zelaia izan zen urte horietan. Bitxia da, orduko artikulugileek Bilbon egin zela esatea, nahiz eta beste udalerria izan, kasu honetan Getxo. Oso ohikoa da arrain handiak arrain txikia jatea. Zein herri inportantea dago ondoan? Bilbo, ba Bilbon izan zela esatea. Atxikitutako argazkia, Areetako Ibaiondo estadiokoa da, eta antza handiak ditu filmazioko irudiekin: harmailak, zuhaitzak... Bestetik, sasoi horretan, 1930eko hamarkadan, Areeta ondo komunikaturik zegoen hainbeste lagun inguruko herrietatik hara hurbiltzeko ( Bilborekin, Erandiorekin, trenez; Ezkerraldearekin, itsasontziz, Portugaleteko Zubi Eskegiaz, itsasadarra zeharkatzeko... )

- Ignacio Elezcanok beste artikulu hau:
https://www.ehu.eus/[…]/18484

Eta Andoni Elezkanoren "Retratos de hierro y agua" lanean 70-71. orrialdeak begiratzea proposatu digu.

Dantzan on Dantza-kontuak Irulegi irratian

2019/11/07

Ez da ideia txarra. Ea gauzatzeko gai garen! Eskerrik asko Iker.

Dantzan on Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/22

Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi dituen eran:

Oihaneko zuhainetan eder zuhainik gorena
Europako popülietan famatürik üskaldüna
Hura da zaharrena Kantabriaren semia
Lorius bere lurretan beti libre egon dena.

Leheneko üskaldüneri fama zaio baratü
Fidel zela herriari eta legetan argitü
Hura izan da gerlari, üsü odolak ixüri
Fidelitatian etxeki eta legia hareki.

Haritx piala bildürik üskal herri orotarik
Bakotxak bere botza emanik eta legia zen egin
Orai ezta legerik ez eta ere juntarik
Fidelitatia galdürik eta legia saldürik.

Dantzan on Barry Lyndon (1975): Goizeko ihintza dantzan

2019/04/24

Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.

Dantzan on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/01/22

Eskerrik asko ekarpenagatik!

Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.

Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:

"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.

Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.

Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.

Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.

Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.

Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.

Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela normalki, ez zen ezer berezirik egin agintariei begira. Kasualitatea izan zen agintariak parean egotea, ze teorian, hor ez, baizik eta sokan izan behar ziren.

Dantzan on Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea

2018/07/10

Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.

Dantzan on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/06/18

Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com