Dokumentuaren akzioak
Nazioarteko 41. Folkloren Jaialdia Portugaleten
Zeelanda Berria, Senegal, Kuba, Serbia, Indonesia eta Euskal Herriko taldeak batuko ditu aurtengo Portugaleteko Nazioarteko jaialdian. Uztailaren 26an burutuko da munduko dantzak ekitaldia baina lehenagotik ere, uztailaren 20tik 23ra bitartean folklorearen biltoki izango dira Portugaleteko kaleak. Elai Alai elkarteak antolatuta, La Canilla Ibiltokian izango dira lehen egunetako emanaldiak. Munduko dantzak ekitaldia, aldiz, Carlos VII.na etorbidean izango da.
Portugaleteko 41. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:
- Uztailak 20, 21:30etan: 41. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren inaugurazioa La Canilla Ibiltokian.
- Uztailak 21, 21:30etan: Indonesia eta Senegalgo taldeak. La Canilla Ibiltokian.
- Uztailak 22, 21:30etan: Zeelanda Berriko eta Serbiako taldeak. La Canilla Ibiltokian.
- Uztailak 23, 21:30etan: 41. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren amaiera. Kubako, Euskal Herriko eta Senegalgo taldeak. La Canilla Ibiltokia.
- Uztailak 25, 19:00etan: Musika Saioak Zeelanda Berriko, Senegalgo eta Serbiako taldeekin. Gran Hotel Puente Colgante-ko terrazan.
- Uztailak 26, 13:00etan: Musika Saioak Kubako eta Indonesiako taldeekin. Gran Hotel Puente Colgante-ko terrazan.
- Uztailak 26, 21:30etan: Munduko dantzak ekitaldia Carlos VII-n.
Taldeei buruzko informazioa:
- Krida Budaya (Indonesia)
- Camagua (Kuba)
- Kud Branko Cvetkovic (Serbia)
- Gna uri a te wai-o-taiki (Zeelanda Berria)
- Jammu Ballet (Senegal)
- Elai Alai Euskal Dantzari taldea (Portugalete)
Mundua herriz herri
Uztailaren 19tik 31ra bitartean Euskal Herriko zenbait txokotara bidaiatuko dute dantza taldeek. Horrela, Durango, Berriz, Elgoibar eta beste hamaika herritan munduko leku ezberdinetako dantzak ikusteko aukera izango da. Hona egitaraua:
Uztailak 19
- Ermua: 19:00etan, Cardenal Orbe plazan, Serbia eta Indonesiako taldeak.
- Errenteria: 19:00etan Gamon Zumardian, Senegal eta Zeelanda Berriko taldeak.
- Gorliz: 20:00etan Ibarreta plazan, Kubako taldea.
Uztailak 20
- Getxo: 21:00etan Biotz Alai plazan, Zeelanda berriko taldea.
Uztailak 21
- Amorebieta: 22:00etan Herriko plazan, Serbiako taldea.
- Erandio: 20:00etan Euskadi plazan, Kubako taldea.
Uztailak 22
- Getxo: 21:00etan Biotz Alai plazan, Kubako taldea.
Uztailak 23
- Bergara: 19:00etan San Martin plazan, Indonesiako taldea.
- Berriz: 19:30etan Berrizko Komentuan, Serbiako taldea.
Uztailak 24
- Elgoibar: 22:30etan Olaizaga kiroldegian, Kuba eta Zeelanda Berriko taldeak.
- Arrasate: 22:30etan Monterron Parkean, Serbiako taldea.
- Errenteria: 19:00etan Gamon Zumardian, Indonesiako taldea.
Uztailak 25
- Durango: 20:30etan Kubako taldea.
Uztailak 28
- Bilbo: 19:00etan Arriaga Antzokiko plazan, Serbia, Senegal, Indonesia eta Zeelanda Berriko taldeak.
Uztailak 30
- Deba: 22:30etan Calbeton Alamedan, Indonesiako taldea.
- Sopuerta: 22:00etan Mercadillo frontoian, Serbiako taldea.
- Gueñes: 20:30etan Galdotxa Arana plazan, Senegal eta Ukraniako taldeak.
- Irun: 22:30etan Faisaiaen uhartean, Zeelanda Berriko taldea.
Uztailak 31
- Loiola: 18:30etan Atari Eder plazan, Serbia eta Zeelanda Berriko Taldeak.
Informazioa: Nazioarteko 41. Folkloren Jaialdia (Elai Alai Euskal Dantzari Taldea)
Dokumentuaren akzioak