Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nazioarteko dantzari gazteen txanda 2015eko GazteFolk-en

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko dantzari gazteen txanda 2015eko GazteFolk-en

2015/07/21 09:30
Nazioarteko dantzari gazteen txanda 2015eko GazteFolk-en

Bulgariako Zargoche taldea

Bulgaria, Eslovakia, Buriatia eta Valentziako gazteen taldeak izango dira, Behobiako Eraiki dantza taldekoekin batera, aurtengo GazteFolk-en. Folklorea, kulturak elkartzeko hizkuntza unibertsala lelopean uztailaren 23tik 28ra bitartean ospatuko da Bidasoaldeko nazioarteko gazteen jaialdia Irun, Zumaia, Bera eta Hondarribian. Jaialdia hasi eta amaitu Irunen egingo bada ere uztailaren 26 eta 27an gainontzeko herrietan eskainiko dituzte emanaldiak 10-16 urte bitarteko gazteek.

Eslovakiako Zornica, Bulgariako Zargoche, Buriatia errepublikako Selenga eta Valentziako Sargantanas dantza taldeak izango dira Bidasoaldeko herriak dantzaz beteko dituztenak.

Gaztefolk 2015, programa:

Uztailaren 23a, osteguna:

  • Irun: Goizean herriko hainbat puntutan dantza emanaldiak eskainiko dituzte talde guztiek eta 20:30ean berdina egingo dute Ensanche plazan.

Uztailaren 25a, asteartea

  • Irun: 18:30ean dantza tailer irekiak Ensanche plazan.

Uztailaren 26a, igandea:

  • Zumaia: 13:00etan. Eraiki, Buriatia eta Eslovakiako dantza taldeen kalejira.
  • Hondarribia: 19:00etan. Talde guztien kalejira. 22:00etan dantza emanaldia Madalen plazan.

Uztailaren 27a, astelehena:

  • Bera: 19:00etan Eraiki dantza taldearen eta Buriatia eta Eslovakiako dantza taldeen emanaldia.

Uztailaren 28a, asteartea:

  • Irun: 19:00etan talde guztien dantza emanaldia Amaia kultur-etxean.

Informazioa: GazteFolk 2015 (Eraiki Dantza Taldea)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.