Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Portugaleteko Folklore Jaialdia sarean zuzenean

Dokumentuaren akzioak

Portugaleteko Folklore Jaialdia sarean zuzenean

2015/07/22 11:15

Uztailaren 20an hasi den Portugaleteko Nazioarteko Jaialdiaren irudiak zuzenean ikusteko aukera eskaintzen ari da Elai Alai taldea. Dagoeneko 20 eta 21etako jaialdiak zuzenean eskaini dituzte eta gainera, YouTube bertan oraindik ikusteko aukera dago. Hilaren 26a bitartean Zeelanda Berria, Senegal, Kuba, Serbia, Indonesia eta Euskal Herriko taldeen emanaldiak gauzatzen ari diren momentu berean ikusteko aukera izango da jaialdiaren emisio sistema honi esker.

Hona Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiko lehen bi egunetako emanaldiak oso osorik:

Lehen eguna: Euskal Herria, Kuba, Indonesia, Serbia, Zeelanda Berria eta Senegal

Bigarren eguna: Indonesia eta Senegal

Datozen egunotan ondokoak izango dira eskainiko diren emanaldiak:

  • Uztailak 22, 21:30ean: Zeelanda Berriko eta Serbiako taldeak.
  • Uztailak 23, 21:30ean: 41. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren amaiera. Kubako, Euskal Herriko eta Senegalgo taldeak
  • Uztailak 25, 19:00etan: Musika Saioak Zeelanda Berriko, Senegalgo eta Serbiako taldeekin. Gran Hotel Puente Colgante-ko terrazan.
  • Uztailak 26, 13:00ean: Musika Saioak Kubako eta Indonesiako taldeekin. Gran Hotel Puente Colgante-ko terrazan..
  • Uztailak 26, 21:30ean: Munduko dantzak ekitaldia Carlos VII-n.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.