Dokumentuaren akzioak
Taiwan, Buriatia, Georgia, Kroazia eta Turkiako taldeak Gauargi Jaialdian
Abian da Ezpeletan munduko haurrak eta dantzak elkartzen dituen Gauargi Jaialdia. Uztailaren 21a bitartean Buriatia, Georgia, Kroazia, Taiwan eta Turkiako haurrek beren herrietako dantza eta folklorea eramango dute Ezpeletako kaleetara.
Kanpoko taldeez gain Biarritzeko Maritzuli konpainiak, Baionako Leinua konpainiak, Senpereko Zirikolatz dantza taldeak eta Ezpeletako Ezpela dantza taldeak ere parte hartuko dute Gauargi Jaialdian.
Gauargi jaialdia: Programa
Uztailaren 17a, ostirala:
- 10:00etatik 12:00etara: Animazioa eta kalejira Buriatia eta Kroaziako taldeekin.
- 20:30etan: Taiwan, Georgia, Kroazia, Buriatia, Turkia eta Ezpeletako dantza taldeen ikuskizuna.
Uztailaren 18a, larunbata:
- 10:00etatik 12:00etara: Animazioa eta kalejira Georgia, Taiwan, Turkia eta Ezpeletako dantza taldeekin.
- 17:00etatik aurrera: Ville en Fête: Dantza talde guztien emanaldiak Ezpeletako kaleetan.
- 21:30etan: Dantzaldi irekia euskal musikarekin eta herrialde guztietako dantzen hastapenak.
Uztailaren 19a, igandea:
- 16:30etan: Kroazia, Turkia eta Georgiako taldeen emanaldia, merkatu estalian.
- 21:00etan: Taiwan, Buriatia eta Georgiako taldeen emanaldia.
Uztailaren 20a, astelehena:
- 20:30etan: Jaialdiaren itxiera emanaldia merkatu estalian. Kanpoko talde guztiak eta Maritzuli Konpainia.
Uztailaren 21a, asteartea:
- 10:00etatik 12:00etara: Animazioa eta kalejira Georgia, Taiwan eta Turkiako taldeekin.
- 21:00etan: Kanpoko talde guztien eta Zirikolatz taldearen emanaldia.
Parte hartuko duten taldeak:
- Selenga (Buriatia)
- Bei-pu (Taiwan)
- Momavali (Georgia)
- Gatalinka (Kroazia)
- Arif Nihat Asya (Turkia)
- Leinua Konpainia (Baiona)
- Maritzuli Konpainia (Biarritz)
- Zirikolatz Dantza Taldea (Senpere)
- Ezpela Dantza Taldea (Ezpeleta)
Informazioa: Gauargi Jaialdia
Dokumentuaren akzioak