Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Raimundo Flores omendu du Santurtziko udalak

Dokumentuaren akzioak

Raimundo Flores omendu du Santurtziko udalak

2015/07/14 09:00
Raimundo Flores omendu du Santurtziko udalak

Mundiri omenaldia. Argazkia: Mendi Alde Dantza Taldearen facebook-etik

Azken 30 urteotan Santurtziko kultura eta festen alde egindako lana eskertuz omenaldia eskainio dio Udalak Raimundo Flores "Mundi"ri, Mendi Alde dantza taldeko ekintzaile nekaezinari. Santurtziko plaza nagusiko musikaren kioskoan, herriko beste pertsonaia ezagun batzuekin batera, bere irudia jarri dute, eta Lander Campos dantzari santurtziarrak eta Mundi beraren bi alabek aurreskua eskaini diote. 

Mundiri omenaldia
Raimundo Flores eta familia bere irudiaren aurrean. Argazkia: Mendi Alde dantza Taldearen Fb-etik.

1954an Portugaleten jaioa, umetan Salleko eta Eusko Lorak taldeetan aritu zen Santurtziko Mendi Alde dantza taldean sartu eta 1980tik honen buruan egon aurretik. Dantza taldearen ekitaldiez gai jantzi tradizionalen sustapenean, Olentzero, San Joan festa, erraldoiak eta beste hainbat kontu antolatzen aritu da Mundi hiru hamarkadatan.

Santurtziko Karmen jaien hasieran omendu dute Mundi. Pasa den ostiralean, eguerdiko 13:00ean egindako omenaldian esker ona adierazi zuen Raimundo Flores-ek eta saria Mendi Alderen inguruan aritutako guztiekin konpartitu nahi izan zuen.

2013an Dantzan.eus-ek egindako elkarrizketa honetan dantzan egindako ibilbideaz mintzatu zen Raimundo Flores "Mundi".