Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Organik eta Rouge Elea konpainiak aukeratu dituzte Aterpean programarako

Dokumentuaren akzioak

Organik eta Rouge Elea konpainiak aukeratu dituzte Aterpean programarako

2015/07/20 11:00

Getxoko Organik eta Hendaiako Rouge Elea konpainiek izango dute 2015eko Aterpean programaren baitan beren lanak garatzeko aukera. Uztailean eta abuztuan garatuko dituzte lanok,  Dantza Hirian –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiri-paisaietan– ekimenaren baitako Aterpean egonaldi programan, gerora, irailean, jendartean ezagutzera emateko.

Maiatzean zabaldu zen gaur egungo dantza ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko Aterpean programaren deialdia eta Frantzia, Italia eta Euskal Herriko hamahiru proiektuetatik aipatutakoak izan dira aukeratuak.

Aurtengo aukeraketan euskal kultura, hizkuntza zein historia koreografiarekin harremanetan jartzeari garrantzia eman diote, eta era berean baita lengoaia koreografiko garaikide baten bidez kultura horren elementuak kultura bera berrinterpretatzeko eta barneratzeko erabilita zeudela bermatzeari ere.

Honekin Organik konpainiako Natalia Monge koreografoak Irrintzi lanean irrintziari berari lengoaia koreografikoaren bitartez ematen dion interpretazioa eta Rouge Elea konpainiaren Bleu piezak heriotzaren aurrean dantza egitearen beharraren adierazpena hartu dira kontuan.

Natalia Mongek zuzentzen duen Organik konpainia 2002an jaio zen dantza garaikidearen joera berriak ikertu eta beste arte batzuekin uztartzeko helburuarekin eta orain arte Tellagorri B, Tú o yo, Lilas, Malditas, Carneros eta Txapeldun bezalako obrak estreinatu ditu. Rouge Elea, aldiz, 2003an sortu zuen Corine Cellak eta bere lanek aireko zirkuaren eta dantzaren poetika lantzen dute.

Sorkuntza-prozesua publiko ezberdinetara hurbiltzeko helburuarekin 2008tik  hamaika konpainiak izan dute Aterpean programan parte hartzeko aukera; Asier Zabaleta, Iker Gomez, Izaskun Lapaza, Eneko Alcaraz, Iker Larrue, Jordi Vilaseca, Kukai, Anakrusa, Androphine eta Lasala, besteak beste.

Egonaldiek bi astetako iraupena izango dute eta Biarritzeko CCN Malandainen Gare de Midi egoitzan, Dantzagunean (Errenteria), Egiako Kultur Etxean eta Mendizolanen (Hendaia) gauzatuko dira.

Rouge Elea konpainiaren egonaldiak:

  • Uztailaren 13tik 17ra Mendi Zolanen (Hendaia)
  • Abuztuaren 24tik 28ra Egiako Kultur Etxean (Donostia)

Organik konpainiaren egonaldiak:

  • Uztailaren 27tik 31ra Dantzagunean (Errenteria)
  • Abuztuaren 24tik 28ra Miarritzeko CCN Malandain Balleten egoitzan

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.