Orain arteko ekarpenak
Plazako dantzak izango dituzte aztergai Soinuenearen jardunaldietan
2015/10/23
Sabin Egiguren, Patxi Perez, Juan Antonio Urbeltz, Xabier Etxabe eta Joseba Altube bezalako izen ezagunak bilduko dituzte Oiartzun eta Donostian azaroaren 14 eta 15ean egingo diren plaza dantzen inguruko jardunaldiek. Soinuenea Herri Musikaren Txokoak antolatuta mahai inguru, mintegi, dantz...
Arizterrazuko erromeriari buruzko liburua aurkeztuko da igandean bertan ospatuko den jaialdian
2015/10/21
Andatzako Erromeri Elkarteak antolatuta, urriaren 25ean, igandean, Aiako San Pedro auzoko Arizterrazun jaialdia ospatuko da, eta bertan Joxemari Iriondok idatzitako Arizterrazu, mandioko (azken) erromeria liburuaren aurkezpena egingo da. Honi bazkariak eta arratsaldean ospatuko den erromeriak lagu...
Igor Euba dantzaria zendu da
2015/10/19
Igor Euba Leioako dantzari gaztea minbiziak jota hil da pasa den urriaren 13an. 34 urte zituen Igorrek eta txikitatik hasita dantzan aritu zen han eta hemen, herriko dantza taldetik hasi eta Euskal Herriko Dantza solteko txapelketa zein aurresku txapelketetan aritzeraino.
6 urterekin hasi zuen b...
Dantza Bilboko antzerki eta dantza garaikidearen Bad jaialdian
2015/10/19
Dantza eta Antzerki garaikidea hartzen ditu oinarritzat Bilbon urriaren 21etik azaroaren 1a bitartean ospatuko den BAD jaialdiak. Bilboko Udalak antolatuta, hogei konpainia inguruk beteko dituzte BilbaoArte, La Merced, La Fundicion, Bilborock eta Errekalde aretoak.
Antzerki, performance...
Zuberoako dantzak aztergai izango dira azaroaren 7an Barkoxen
2015/10/16
Dantza al da Zuberoako arima? Galdera horretatik abiatuta Zuberoako dantzen oinarriak, eraginak eta egungo egoera aztertuko dira azaroaren 7an, larunbatez, Barkoxeko Denen Etxean egingo den Xiberoko dantzak atzo, gaur eta bihar jardunaldian. Eusko ikaskuntz a k antolatuta, Jon eta Claude Irur...
Galdakaoko Andra Mari taldeak 60. urteurrena ospatuko du azaroan
2015/10/15
Dantza eta musika oinarritzat hartuko dituzten zenbait ekintza antolatu ditu azarorako Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak 60. urteurrena ospatzeko.
Dantzak azaroaren 21 eta 22an hartuko du protagonismoa Galdakaon. Urteurreneko ospakizunak azaroan egin eta hainbat ekitaldi eta jaiald...
Euskal kultura protagonista izango da Washingtoneko Smithsonian Folklive jaialdian
2015/10/13
Etxe zuriaren aurrean du egoitza Smithsonian Fundazioak. Eta Washingtoneko Etxe Zuria eta Smithsonian Institution-en artean dagoen kalean ospatzen da urtero Smithsonian Folklive jaialdia. Urtero munduko kultura gutxi batzuk hautatu eta horien erakustaldi handia antolatzen dute Smithsonian Folkliv...
Ilunabarrean dantzan: Europako Folk dantzak eta euskal dantzak Gasteizen
2015/10/09
Europako hainbat lurraldetako dantza tradizionalak ikasi eta praktikan jartzeko aukera zabalduko du gaurtik hasita Ilunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen plaza izeneko zikloak. Ander Zabaleta musikariak koordinatuta, Gasteizko Oihaneder euskararen etxean hiru saio eskainiko d...
Dantzan Bilaka ekimeneko sorkuntza lanak datozen egunetan taularatuko dira
2015/10/08
Dantzan Bilaka, koreografia-sorkuntzari bideratutako ekimena, bere azken fasera iritsi da. Koreografo hasi berriek, beraien lanak urtean zehar landu ostean, jendaurrean aurkeztuko dituzte datozen egunotan.
Zortzi koreografo izan dira bederatzigarren edizio honetan Igor de Quadra koordinatzaile a...
Mutxiko Eguna asteburu honetan ospatuko da Herri Uztaren egitarauaren baitan
2015/10/07
Bihar, urriak 8, abiatuko da aurtengo Herri Uzta jaialdia Uztaritze, Kanbo, Ezpeleta, Luhuso, Basusarri eta Arrangoitzen. Hitzaldi, musika, emanaldi eta dantzaz beteriko egunak igandean amaituko dira Mutxikoaren egunaren 37. edizioarekin.
"Euskal Kultur ondarea sustatu eta transmititzeko helbu...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.