Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Oskara ikuskizun berria estreinatuko du bihar Kukaik Donostian

2016/01/29

Bihar eta etzi, urtarrilaren 30ean eta 31n egingo dituen emanaldiekin estreinatuko du Kukai konpainiak Oskara ikuskizuna Donostiako Victoria Eugenia antzokian. La Veronal konpainiako Marcos Morau koreografoarekin elkarlanean prestatu du ikuskizun berria Kukaik, eta Erramun Martikorena kantariare...

Gehiago irakurri

Beste 3 aldiz emanen dute Bidador pastorala, Barañainen, Gotainen eta Bilbon

2016/01/28

Joxemiel Bidador-Iruñeko euskaldunak pastorala beste hiru aldiz emanen dute martxoan eta apirilean Barañainen, Gotainen eta Bilbon. Joxemiel Bidador dantzari, ikerlari eta idazlearen pertsonaiaren bitartez Iruñea eta Iruñerriko euskaldunak omendu nahi izan duen pastoral hau, 2015eko urriaren 10...

Gehiago irakurri

Larunbatean ekingo dio 2016ko Dantza Plazetan ekimenak Bilbon

2016/01/27

Euskal dantza eta erromeriak biltzen dituen programaren edizio berria urtarrilaren 30ean hasiko da Bilboko kaleetan. Hiriburuko Udalararen Hezkuntza eta Kultura saileko Kultura Barrutik markak antolatuta, euskal folklorea sustatu eta Bilboko auzoetan lan egiten duten dantza taldeak laguntzea du h...

Gehiago irakurri

"Hormek diote", Haatiken egitasmo berria martxan

2016/01/25

Donostia2016ren egitarauaren barruan,  Ereiten Kultur Zerbitzuak, David Zapirain eta Koldo Almandoz gidatzen ari diren Hormek Diote ekimenaren barnean, hainbat hormatan mural artistikoak egin zituzten joan zen udazkenean. 2016ko udaberritik aurrera zenbait kultur ekimenen eszenatoki bihurtuko d...

Gehiago irakurri

"Zertako ezarri mugimendu berriak? Zentzurik eta intentziorik gabe, teknika hutsa da"

2016/01/22

Euskal Kulturak 2015ean emandakoari begiratu dio Jakin aldizkariak azken alean, eta bertan, Nora Arbelbidek, dantzaren alorrean euskara, sorkuntza, tradizionala eta garaikidea eta intentzioari begirada kritikoa eskaini dio. Nora Arbelbide berak, 2015eko apirilean Berrian argitaratu zuen erreportaje...

Gehiago irakurri 3

Euskal Herriko dantza-lanen 2016ko katalogoan sartzeko deialdia irekita

2016/01/21

Dagoeneko aurkez litezke 2016ko Euskal Herriko dantza-lanen katalogoa osatzeko proposamenak. Katalogoa, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen proiektua da eta helburutzat du Euskal Herriko konpainia, kolektibo edo sortzaile profesionalen dantza-lanak zabaltzeko eta merkarturatzek...

Gehiago irakurri

Abiatu dira maskaradak Sohütan

2016/01/20

Astebeteko atzerapenarekin abiatu dira Sohüta-Hokiko gazteen maskaradak. Urtarrilaren 10ean hastekoak ziren maskaradak Sohütan, baina herrian izan zen heriotza bat dela eta astebete atzeratu zuten lehen agerraldia. Horrela, urtarrilaren 17an hasi dira 2016ko maskaradak. Hona Sohüta-Hokiko mask...

Gehiago irakurri

Ametsen Gillika Ikuskizun berria prestatzen hasi dira Zuberoan

2016/01/15

Ametsen gillika. Izen horrekin aurkeztuko dute Eskiulan 2016ko udazkenean, urriaren 28 eta 29an, Catheryne Artcanuturry-ren koreografia eta Andde Carrere-ren musika izango duen ikuskizuna. Herriko aitzindariek eta Barkoxe eta Urdinarbetik hurbildutakoekin 18 dantzariz osatutako taldea izango da Z...

Gehiago irakurri

Inauteriak 2016 oinarrizko egutegia

2016/01/13

Goiz datoz aurten, eta gainean ditugu beraz inauterien data nagusiak. Ohi bezala urtarrilean iristen dira inauteriak zenbait herritara, baina gainera, data nagusiak otsaileko lehen astean direnez, aurten Kandelaria, San Blas eta Santa Ageda inauteriekin nahasian tokatuko dira hainbat herritan. Urte...

Gehiago irakurri 2

Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/08

Igande honetan Sohüta-Hokiko gazteek maskaradak abiatzekoak ziren, baina herrian izan den heriotza bat dela eta igandeko maskaraden ekitaldiak bertan behera geratu dira. Antolatzaileek jakinarazi digutenez Sohütako gazte bat hil da, eta albiste latz horren aurrean, eta hileta eta dolua zainduz, i...

Gehiago irakurri 4

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com