Orain arteko ekarpenak

Aukeran dantza taldeak 20. urteurrena ikuskizun berriarekin ospatuko du

2017/11/03

Aukeran dantza taldeak 20. urteurrena ikuskizun berriarekin ospatuko du
Edu Muruamendiarazen Aukeran dantza taldeak 20. urtemuga ospatuko du azaroaren 5ean ikuskizun berri batekin . Atzerako begirada eta aldi berean gaurkotasuna izango ditu Ainhoa Aierbe aktoreak zuzenduta...

Gehiago irakurri

Dantza tradizionaleko monitore-ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

2017/10/18

Dantza tradizionaleko monitore-ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak
Dantza tradizionaleko monitoreak trebatzeko ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak . Dantza tradizionaleko oinarrizko ezagutzak dituzten 18-30 urteko gazteei zuzendutako ikastaroa da batez ere. Gorputzaren ezaguera, dantzarako prestatzeko teknikak, dantza tradizionalaren historia Eus...

Gehiago irakurri

Urriaren 20an hasiko da Bilboko antzerki eta dantza garaikidearen BAD jaialdia

2017/10/17

Urriaren 20an hasiko da Bilboko antzerki eta dantza garaikidearen BAD jaialdia
Urriaren 20tik 29ra, antzerki eta dantza garaikideak hartuko du protagonismoa Bilbon, hiriko sei agertokitan ospatuko den Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdian. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak , garrantzia hartzen ari diren bertako  artisten estreinaldiak eta nazioartean iz...

Gehiago irakurri

Dantzaren arloko ikerketak Ausart aldizkarian

2017/10/09

Dantzaren arloko ikerketak Ausart aldizkarian
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak argitaratzen duen Ausart , arte ikerkuntzarako aldizkariak , dantzaren inguruan egindako zenbait ikerketa biltzen ditu 2015ean argitaratutako 3.1 alean . Aldizkariak ...

Gehiago irakurri

Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa argitaratu du Patxi Larraldek

2017/10/04

Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa argitaratu du Patxi Larraldek
Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa-lan sakona argitaratu berri du Patxi Larraldek Txistulari aldizkarian . Artikuluekin batera Larralde aita-semeei egindako elkarrizketa argitaratu da. Arizkungo eta Baztango dantzen eta musika kontuen inguruan aritu dira Larraldetarrak. Ur...

Gehiago irakurri

Jose Arrueren Erromeria koadroari bizia eman diote

2017/10/03

Jose Arrueren Erromeria koadroari bizia eman diote
Jose Arruek 1921ean margotu zuen Erromeria koadroa hezur-haragiztatu dute Orozkoko Beraza auzoan, 256 herritarrek hartu dute parte ekimenean. Aiaraldea ri esker jakin dugu, Anton Lazkanoren Zerumugan dokumentalerako, Arrueren Erromeria koadroa antzeztu dutela. Koadroak erakusten digun erromeria gi...

Gehiago irakurri

Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan

2017/10/02

Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan
Urriaren 13tik 15era prozesioetako dantzen ikastaroa izango da, Cuencan, Carles Mas-en eskutik. Ikastaroa, Cuencako Julian de la orden organo akademiak antolatu du. Ikastaroan dantza baxuaren forma zaharrenak eta prozesio sakratuetan dituen alderdi funtzionalak aztertuko dira. Horrela, dantza-l...

Gehiago irakurri 2

Kukaik Espainiako Dantza Sari Nazionala jasoko du

2017/09/29

Kukaik Espainiako Dantza Sari Nazionala jasoko du
Espainiako Estatuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak urtero ematen duen Dantza Saria jasoko du Kukai dantza konpainiak. Gaur jakinarazi dute Manuel Liñan-ek interpretazio arloko saria jasoko duela eta Kukai dantza konpainiak sormenari dagokiona. 30.000 euroko saria jasoko du bakoitzak. E...

Gehiago irakurri

Zorba ikuskizun erraldoiarekin Bilbon izango da Igor Yebra

2017/09/29

Zorba ikuskizun erraldoiarekin Bilbon izango da Igor Yebra
Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea, UPV/EHU Abesbatza eta Turkish State Opera and Ballet dantza taldea, Igor Yebra dantzaria buru dutela 200 artista eta 5.000 ikusle baino gehiago bilduko diren ikuskizunean izango dira. Azaroaren 24an Bilbao Arenan, Zorba grekoa, Theodorakis musikag...

Gehiago irakurri

Martin Zalakain ikuskizuna estreinatuko dute Argiak eta Artedramak azaroan

2017/09/27

Martin Zalakain ikuskizuna estreinatuko dute Argiak eta Artedramak azaroan
Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua haritzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak. Ildo horretan, Ander Lip...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]

Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/23

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]

Dantzan - Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.