Dokumentuaren akzioak
Kukaik Espainiako Dantza Sari Nazionala jasoko du
Espainiako Estatuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak urtero ematen duen Dantza Saria jasoko du Kukai dantza konpainiak. Gaur jakinarazi dute Manuel Liñan-ek interpretazio arloko saria jasoko duela eta Kukai dantza konpainiak sormenari dagokiona. 30.000 euroko saria jasoko du bakoitzak.
Epaimahaiak Liñanen moldakortasuna eta heldutasuna eta Kukairen folklorea tratatzeko bikaintasuna nabarmendu ditu. Baita, Oskara ikuskizunean ikus daitekeen Kukairen sorkuntzen poetika eta kalitatea ere.
Dokumentuaren akzioak