Orain arteko ekarpenak
Aukeran dantza taldeak 20. urteurrena ikuskizun berriarekin ospatuko du
2017/11/03
Edu Muruamendiarazen Aukeran dantza taldeak 20. urtemuga ospatuko du azaroaren 5ean ikuskizun berri batekin . Atzerako begirada eta aldi berean gaurkotasuna izango ditu Ainhoa Aierbe aktoreak zuzenduta...
Dantza tradizionaleko monitore-ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak
2017/10/18
Dantza tradizionaleko monitoreak trebatzeko ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak . Dantza tradizionaleko oinarrizko ezagutzak dituzten 18-30 urteko gazteei zuzendutako ikastaroa da batez ere. Gorputzaren ezaguera, dantzarako prestatzeko teknikak, dantza tradizionalaren historia Eus...
Urriaren 20an hasiko da Bilboko antzerki eta dantza garaikidearen BAD jaialdia
2017/10/17
Urriaren 20tik 29ra, antzerki eta dantza garaikideak hartuko du protagonismoa Bilbon, hiriko sei agertokitan ospatuko den Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdian. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak , garrantzia hartzen ari diren bertako artisten estreinaldiak eta nazioartean iz...
Dantzaren arloko ikerketak Ausart aldizkarian
2017/10/09
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak argitaratzen duen Ausart , arte ikerkuntzarako aldizkariak , dantzaren inguruan egindako zenbait ikerketa biltzen ditu 2015ean argitaratutako 3.1 alean . Aldizkariak ...
Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa argitaratu du Patxi Larraldek
2017/10/04
Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa-lan sakona argitaratu berri du Patxi Larraldek Txistulari aldizkarian . Artikuluekin batera Larralde aita-semeei egindako elkarrizketa argitaratu da. Arizkungo eta Baztango dantzen eta musika kontuen inguruan aritu dira Larraldetarrak. Ur...
Jose Arrueren Erromeria koadroari bizia eman diote
2017/10/03
Jose Arruek 1921ean margotu zuen Erromeria koadroa hezur-haragiztatu dute Orozkoko Beraza auzoan, 256 herritarrek hartu dute parte ekimenean. Aiaraldea ri esker jakin dugu, Anton Lazkanoren Zerumugan dokumentalerako, Arrueren Erromeria koadroa antzeztu dutela. Koadroak erakusten digun erromeria gi...
Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan
2017/10/02
Urriaren 13tik 15era prozesioetako dantzen ikastaroa izango da, Cuencan, Carles Mas-en eskutik. Ikastaroa, Cuencako Julian de la orden organo akademiak antolatu du.
Ikastaroan dantza baxuaren forma zaharrenak eta prozesio sakratuetan dituen alderdi funtzionalak aztertuko dira. Horrela, dantza-l...
Kukaik Espainiako Dantza Sari Nazionala jasoko du
2017/09/29
Espainiako Estatuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak urtero ematen duen Dantza Saria jasoko du Kukai dantza konpainiak. Gaur jakinarazi dute Manuel Liñan-ek interpretazio arloko saria jasoko duela eta Kukai dantza konpainiak sormenari dagokiona. 30.000 euroko saria jasoko du bakoitzak.
E...
Zorba ikuskizun erraldoiarekin Bilbon izango da Igor Yebra
2017/09/29
Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea, UPV/EHU Abesbatza eta Turkish State Opera and Ballet dantza taldea, Igor Yebra dantzaria buru dutela 200 artista eta 5.000 ikusle baino gehiago bilduko diren ikuskizunean izango dira. Azaroaren 24an Bilbao Arenan, Zorba grekoa, Theodorakis musikag...
Martin Zalakain ikuskizuna estreinatuko dute Argiak eta Artedramak azaroan
2017/09/27
Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua haritzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak. Ildo horretan, Ander Lip...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/30
Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, [...]
Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/25
Jon Iruretagoienak argitu digunez: "Ezker aldean zamaltzainaren azpian haurrak ikusten dira txuriz beztituak. horiek ere J-M Guilcher ek aipatzen ditu. Arkumeak dira eta erdiko Gizona, [...]
Dantzan.com - British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo [...]
Dantzan.com - Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".
Dantzan.com - Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/14
Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz: "En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido [...]
Dantzan.com - Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Aitor Gorostizak posta zerrendan esandakoa: Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan: [...]
Dantzan.com - Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/08
Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun. Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane [...]
Dantzan.com - Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/04
Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...
Dantzan.com - Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
2013/01/29
Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria [...]