Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Kabalkada ospatuko da Saran urriaren 9an

2016/09/30

Kabalkada antolatu dute lehen aldiz* Saran eta urriaren 9an izango du plazaratzea. 100 lagun inguru jarri dira lanean kabalkada prestatzeko. Amadeo Arretxea da dantza arduraduna eta Sebastian Zamora musika zuzendaria. Saratarrak izeneko mutxikoa sortu du Zamorak, eta kadrilea dantzatzeko doinu berr...

Gehiago irakurri

Galduta zeuden makila-dantzak berreskuratu dituzte Eltziegon

2016/09/28

Aurtengo Ama Birjinaren jaietan, zehazki irailaren 10ean, luzaroan galduta izan diren zenbait makila-dantza berreskuratu eta plazaratu dituzte Eltziegon. Ezagunak dira Eltziegon Pasacalles ,  danza ,  cuatro calles , el arbol eta  jota, baina dantza horiek paloteado dantzen sorta zabalago baten...

Gehiago irakurri

Mutxikoaren eguna Arrangoitzen 2016

2016/09/27

Datorren urriaren 9an ospatuko da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Ohiko egitaraua izango du jaiak, mutxikoak goiz eta arratsaldez, bazkaria eta dantza ekitaldia. 11:00 Pilota plazan, Mutxikoak, dantza tradizionalak mutxikoen zaleentzat, deneri irekia Ezpeletako Txarangak eta Gaita Luzek alaiturik. M...

Gehiago irakurri

Baionan ospatuko du EDBk 2016ko Euskal Herriko Dantzari Eguna

2016/09/26

Datorren urriaren 1ean Baionan ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna. 30 dantza taldek eman du izena bertan parte hartzeko: bederatzik Bizkaitik, zortzik Lapurditik, bostek Gipuzkoatik, hiruna Araba eta Nafarroatik, batek Zuberoatik eta beste batek Frantziako Tolosa ondotik.  Egitaraua - Eu...

Gehiago irakurri

Dantzak gizarte kohesiorako duen indarra aldarrikatuz dator Dantza Hirian 2016

2016/09/16

Irailaren 17a eta 25a bitartean Baiona, Biarritz, Hendaia, Irun, Hondarribia, Pasaia, Errenteria eta Donostiako kaleak hartuko ditu Dantza Hirian jaialdiak. Bere hamaikagarren edizioan gizarte kohesioa hartu du gaitzat, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostako zenbait herritako kale paisaiak agertokitzat ...

Gehiago irakurri

Basauriko Dantza Agerketa asteburuan ospatuko da Izurtza, Oñati, Lekeitio, Iruñea eta Idauze-Mendiko dantzekin

2016/09/15

Tokian tokiko dantza tradizionalak sustatu eta ezagutzera emateko sortu zen Basaurin Euskal Herriko Dantza Agerketa. Aurtengoa 44. jaialdia da eta Gasteiz, Lekeitio, Izurtza, Oñati, Iruñea eta Idauze-Mendiko dantza taldeek parte hartuko dute. Horrez gain, Lekeitioko Estudiantina ere egongo da ag...

Gehiago irakurri

Lehen urratsa: euskal dantzaren transmisioa soinu eta iruditan

2016/09/12

Sei dantza eskoletan, euskal dantza irakasten ari zirela hartutako soinuak eta irudiak bildu dituzte  " Lehen urratsa " izeneko web-dokumentalean.  Euskal Kultur Erakundearen eskariz Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletan...

Gehiago irakurri

Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna ospatuko da Izurtzan larunbatean

2016/09/09

Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna Izurtzan ospatuko da larunbat honetan irailaren 10ean. Dantzariak 18:00etan elkartuko dira eta 18:30ean hasiko da kalejira parte hartzen duten dantzari guztiekin. Herriko plazara iritsi eta 19:00etan dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte. Durangaldeko 9 da...

Gehiago irakurri

Maitaldia 2016, zangoak zabaltzeko parada

2016/09/08

Irailaren 9tik 18ra ospatuko da Biarritzen Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdia. Aurtengoa 26. edizioa izango da.  Rhineko Opera Nazionaleko Balleta,  Marseillako Balleta Nazionala,  La Rochelleko ZKN, Dantzaz konpainia eta noski, etxeko Malandain Ballet Biarritz izango dira ikusi aha...

Gehiago irakurri

Dantza ekitaldiak Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietan

2016/08/10

Baiona eta Gasteizkoa pasata, Donostiako eta Bilboko jaiak izango dira datozen asteetan. Hona hemen horietan izango diren zenbait dantza ekitaldi. Donostia Abuztuaren 13tik 20ra izango da Donostiako Aste Nagusia 2016an, eta ohi bezala, Txistulari alardearekin hasi eta arratsaldero, 19:30ean d...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:

Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan on Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen

Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran erropa zuriek zuten kostuagatik agian" izan ote daitekeen iradokitzen du. Eskerrik asko Oier!

Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu."
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm

Dantzan on Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "

Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da

2021/04/09

Sagrario zendu da.
Gure dolumiña... Urbeltz-Arregi sendia

Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua

2021/03/23

Eskerrik asko Leire. Bai, irudi hauek oso baliagarriak dira aurreskua eta soka-dantza gauza bera direla gogorarazteko eta aurreskuak sokan dantzatzean hartzen duela zentzua.

Emakumeen izenen inguruan arrazoi osoa duzu. Saiatu ginen horiek jasotzen, baina ez genuen lortu eta pentsatu genuen behin argitaratuta agian errazago izango zela identifikatzen hastea. Zaila da 82 urte pasa direlako, baina ea zabalkundea eman eta argitzen joateko aukera dugun.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com