Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Jean-Sebastien Lourdaisen dantza pieza bat Azkuna Zentroan

2017/02/02

Jean-Sebastien Lourdais koreografoak Milieu de nulle part  pieza  emango du gaur, otsailak 2, 20:00etan, Bilboko Azkuna Zentroan.  Lourdais  Fabrication Danse dantza-fabrikaren sortzailea da, eta gorputza esplorazioko lurralde gisa planteatzen du bere proposamenetan.  Jean-Sebastien L...

Gehiago irakurri

Europako Basajauna Freger-en argazkietan

2017/02/02

Ele zaharrak dio Kandelaria egunez, otsailaren 2an, ateratzen dela Hartza leizetik.  Charles Fréger argazkilariak Europako inauteri eta neguko festetan ageri diren izaki basati, hartz edo basajaunak agertu ditu argazki sorta harrigarri honetan. Vacca di tricarico. Argazkia: Charles Frege...

Gehiago irakurri

Dantza Plazetan 2017 Bilboko barrutietan beste urte batez

2017/01/31

Dagoeneko martxan da Dantza Plazetan egitasmoa, eta beste behin ere Bilboko hainbat barruti eta auzotan erromeria eta ikuskizun ugari egingo dira urte osoan zehar. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak sustatzen du Dantza Plazetan egitasmoa, eta Bilboko dantza-talde gehienek hartzen dute parte bertan. Eki...

Gehiago irakurri

Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/23

Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak berriz, otsaila amaieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2017 urteko inauterien oinarrizko egutegi bat. Zerrendan ...

Gehiago irakurri 3

Pettarreko maskaradak igandean abiatuko dira

2017/01/19

Datorren urtarrilaren 22an ekingo diote Petarreko gazteek aurtengo maskaraden sasoiari.  2008an sortu zen Jauna Elkarteko partaideen baitan osatu da aurtengo taldea, Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile  herrietako gazteekin. Pettarra, Zuber...

Gehiago irakurri

Erromeriak egiten ia mende bat aritu ostean zendu da Ospas trikitilaria

2017/01/16

2016ko abenduaren 28an hil zen Mendaron, 90 urterekin, Bitoriano Loiola Iriondo Ospas, hainbat erromeriatan aritutako trikitilaria. Askotan, helduan dantzatzeko, pieza bakoitzeko hainbesteko bat ordaintzen zioten bikoteek, eta hala osatu izan zuen maiz erromeriako jornala. Bizi osoa pasa zuen d...

Gehiago irakurri

Ilunabarrean dantzan 2017 urtarriletik apirilera Gasteizen

2017/01/11

Dantzaldi gidatuen 2017ko programazioa abian du gaurtik aurrera Oihaneder euskararen etxeak Gasteizen. Ilunabarrean dantzan izenburupean iaz abiatu zen dantzaldi gidatuen programa hau. Tradizioan oinarritutako dantzak eta zuzeneko musika uztartzen dira dantzaldi hauetan, Europako balfolk mugimendua...

Gehiago irakurri

Larraungo herri-dantzei buruzko jardunaldia asteburuan Oiartzunen

2017/01/10

Larraungo dantzak landuko dituzte heldu den larunbatean, urtarrilak 14, Oiartzunen, Soinueneak antolatuta. Juan Mari Beltranek Larraun bailarako herri-dantzei buruz egin duen argitalpenaren aurkezpen-ekitaldien barruan egingo dira jarduerok. Larraungo herri-dantzak, Larraungo herrietan XX. mende ...

Gehiago irakurri

Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/09

Kutxaren Gizarte Ekintzak erakundeak,  Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak  ikastaroa antolatu du udaberriko  Aulas Kutxa Kultur Gelak  programaren baitan. Patxi Montero dantza-irakasleak emango du ikastaroa, otsaileko hiru larunbatetan, Kutxak Tabakalerako 4. solairua...

Gehiago irakurri 3

20 bideo ikusienak dantzan.eus-en 2016 urtean

2016/12/27

Ate-joka dugu 2017a eta, joan zen astean albisteekin egin genuen moduan , 2016an zehar dantzan.eus-en gehien ikusitako bideoen rankina egin dugu. Ikustaldi-kopuruaren arabera sailkatuta, eta ikusienetik hasita, jarraian aurten gehien ikusitako 20 bideoak: 1.- Santurtzi 1921 Ohorezko aurreskua ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:

Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan on Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen

Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran erropa zuriek zuten kostuagatik agian" izan ote daitekeen iradokitzen du. Eskerrik asko Oier!

Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu."
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm

Dantzan on Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "

Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da

2021/04/09

Sagrario zendu da.
Gure dolumiña... Urbeltz-Arregi sendia

Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua

2021/03/23

Eskerrik asko Leire. Bai, irudi hauek oso baliagarriak dira aurreskua eta soka-dantza gauza bera direla gogorarazteko eta aurreskuak sokan dantzatzean hartzen duela zentzua.

Emakumeen izenen inguruan arrazoi osoa duzu. Saiatu ginen horiek jasotzen, baina ez genuen lortu eta pentsatu genuen behin argitaratuta agian errazago izango zela identifikatzen hastea. Zaila da 82 urte pasa direlako, baina ea zabalkundea eman eta argitzen joateko aukera dugun.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com