Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Iztueta jaio zeneko 250. urtemugako ospakizunak gaur hasiko dira Zaldibian

2017/11/16

Juan Inazio Iztueta jaio zela 250 urte beteko dira azaroaren 29an. Bera eta bere lana oroitzeko eta omentzeko asmoz, Iztueta elkarteak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Zaldibiako Udalak hainbat ekintza antolatuko ditu. Sorterrian egingo zaion bosgarren omenaldia azaroaren 16tik 29ra...

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko 2017ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdiaren ebazpena

2017/11/16

Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak 2017ko dantza sustatzeko diru laguntza deialdiaren  ebazpena argitaratu du. Denera 450.000 euro emango ditu koreografia sorkuntzan, konpainiak sendotzean, dantza-lanen ekoizpenean eta profesionalentzako etengabeko prestakuntzan laguntzeko, aurreko urtean bain...

Gehiago irakurri

Igor Yebrak eta Maribel Gallardok jasoko dituzte dantzako Actua sariak

2017/11/10

AISGE fundazioak jakinarazi du 2017ko dantza alorreko Actua sariak Igor Yebrak eta Maribel Gallardok jasoko dituztela. Sari hori, aktoreei eta dantzariei, ibilbide artistikoagatik eta zintzotasun profesionalagatik egiten zaien aitorpena da. Epaimahaiak  bi dantzarien nazioarteko dantza-ibilbide...

Gehiago irakurri

Iurretako dantzariek Humboldten inguruko dokumental batean hartu dute parte

2017/11/06

Humboldt ilustratu eta bidaiari alemaniarrak 1801ean Euskal Herrian egin zuen bidaian oinarritzen den dokumentalean hartu dute parte Iurretako dantzariek. Anboton irakurri dugunez g rabaketa ZDF telebista kate alemaniarreko lantalde bat ari da egiten. Berlineko Humboldt Foroarekin elkarlanean ar...

Gehiago irakurri

Aukeran dantza taldeak 20. urteurrena ikuskizun berriarekin ospatuko du

2017/11/03

Edu Muruamendiarazen Aukeran dantza taldeak 20. urtemuga ospatuko du azaroaren 5ean ikuskizun berri batekin . Atzerako begirada eta aldi berean gaurkotasuna izango ditu Ainhoa Aierbe aktoreak zuzenduta...

Gehiago irakurri

Dantza tradizionaleko monitore-ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

2017/10/18

Dantza tradizionaleko monitoreak trebatzeko ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak . Dantza tradizionaleko oinarrizko ezagutzak dituzten 18-30 urteko gazteei zuzendutako ikastaroa da batez ere. Gorputzaren ezaguera, dantzarako prestatzeko teknikak, dantza tradizionalaren historia Eus...

Gehiago irakurri

Urriaren 20an hasiko da Bilboko antzerki eta dantza garaikidearen BAD jaialdia

2017/10/17

Urriaren 20tik 29ra, antzerki eta dantza garaikideak hartuko du protagonismoa Bilbon, hiriko sei agertokitan ospatuko den Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdian. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak , garrantzia hartzen ari diren bertako  artisten estreinaldiak eta nazioartean i...

Gehiago irakurri

Dantzaren arloko ikerketak Ausart aldizkarian

2017/10/09

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak argitaratzen duen Ausart , arte ikerkuntzarako aldizkariak , dantzaren inguruan egindako zenbait ikerketa biltzen ditu 2015ean argitaratutako 3.1 alean . Aldizkariak ...

Gehiago irakurri

Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa argitaratu du Patxi Larraldek

2017/10/04

Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa-lan sakona argitaratu berri du Patxi Larraldek Txistulari aldizkarian . Artikuluekin batera Larralde aita-semeei egindako elkarrizketa argitaratu da. Arizkungo eta Baztango dantzen eta musika kontuen inguruan aritu dira Larraldetarrak. Urri...

Gehiago irakurri

Jose Arrueren Erromeria koadroari bizia eman diote

2017/10/03

Jose Arruek 1921ean margotu zuen Erromeria koadroa hezur-haragiztatu dute Orozkoko Beraza auzoan, 256 herritarrek hartu dute parte ekimenean. Aiaraldea ri esker jakin dugu, Anton Lazkanoren Zerumugan dokumentalerako, Arrueren Erromeria koadroa antzeztu dutela. Koadroak erakusten digun erromeria gi...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.

Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/08/14

Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."

Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen

2013/05/20

Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com