Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iker Arruek sorkuntza-egonaldia egingo du Montrealen

Dokumentuaren akzioak

Iker Arruek sorkuntza-egonaldia egingo du Montrealen

2018/05/03 09:25
Iker Arruek sorkuntza-egonaldia egingo du Montrealen

Iker Arrue.

2018ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporaine-n dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia egingo du Iker Arruek. Gipuzkoako eta Quebeceko hainbat erakunde, dantza garaikidearen sorkuntza bultzatzeko elkarlanean ari dira. Helburua da tokiko koreografo profesionalen lana eta ibilbideak sustatzea, haien lana nazioartean ezagutzera ematen. Proiektua bultzatu duten erakundeak hauek dira: Quebeceko Ecole de Danse Contemporaine (EDCM), Conseil des arts et des Lettres (CALQ), Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea, Dantzaz konpainia eta Etxepare Euskal Institutua.

2018ko otsailean atera zen tokiko koreografoek egitasmo horretan parte hartzeko deialdia.  Jasotako proiektuetatik, Iker Arruerena aukeratu dute. Beraz, TOC ikuskizuna prestatuko du Arruek Montrealgo EDCMn dantzari garaikide profesional izateko ikasketak amaitzen ari diren ikasleekin. Apirilaren 25ean eman zuten erabakiaren berri eta deialdia bideratu duten euskal erakundeetako ordezkariak izan ziren Donostiako Tabakaleran Arruerekin batera.

Ezker-eskuin, Maria Jose Telleria, Ane Rodriguez, Irene Larraza, Iker Arrue eta Fernando Saenz de Ugarte. J.C. RUIZ / FOKU

Gipuzkoako eta Quebeceko erakundeek bultzatutako egonaldiaren oinarria sortzaileen trukea da. Urtarriletik martxora bitartean, John Gerena Quebecen bizi den koreografoa izan zen Euskal Herrian, Donostiako Tabakaleran eta Gipuzkoako Dantzagunean. El extraño lana prestatu zuen Dantzaz konpainiako 12 dantzariekin. Lan horren emaitza Andoaingo Bastero Kulturgunean erakutsi zuten, eta udazkenean Dantzaz konpainiak egingo duen ikuskizun oso baten parte izango da. Hori, egitasmoaren lehen zatia izan zen, bigarren zatia, Arrueren Montrealgo egonaldia izango da.

Egonaldi horiei esker nazioarteko lankidetza-sareak berritzen dituzte Dantzazek, Tabakalerak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Etxepare Euskal Institutuak. Dantzazen kasuan, akordio horrek indartu egiten du bere Sormen Koreografikorako Nazioarteko Zentroan babesten duen jarduera: urtero, atzerriko sei koreograforekin egiten dute lan, Europako dantza-etxe nagusietako batzuekin ezarrita dauzkan akordioei esker.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.