Dokumentuaren akzioak
Nafarroa dantza garaikidearen topalekua izango da apirilaren 29tik maiatzaren 14ra
DNA jaialdia ate joka dugu, Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdia apirilaren 29tik maiatzaren 13ra izango da. Nafarroako hainbat txoko hartuko ditu dantza garaikideak, besteak beste, Iruña, Sakana, Aralarko San Migel santutegia, Agoitz, Barañain, Uharte, Mutiloa, Noain, Atarrabia, Ribaforada, Zangoza, Tutera eta Zizur Nagusia.
Aurreko edizioetako helburuak aurtengoan ere bere egiten ditu jaialdiak, hala nola, dantzaren inguruan begirada eta diskurtso desberdinak sortzea, dibertsitaterako arretaren aldeko apustua egitea eta abangoardiako azken joerei eta lengoaiei ateak zabaltzea. Berrikuntza gisa, aurtengoan, jaialdiak ahalegin berezia egin du dantza garaikidea ikusle berriei irekitzeko, batez ere haurrei zein familiei. Horretarako, ikusleak hartan trebatzeko tailer eta jarduera espezifikoak abiatu dira.
Hamabost egunez, dantza emanaldiak, topaketak, prestakuntza-jarduerak... izango dira. Tartean, baita mundu mailako estreinaldiak ere: “The Night: envisioning a Post-Capitalist Society While We Sleep”, hello!earth-ena; “Erritu", Kukai eta Sharon Fridmanena; “Gorputza-Dokumentua”, Estitxu Arroyo nafarrarena eta “Errata Naturala”, Led Silhouette kolektibo nafar-madrildarrarena.
Egitaraua
Apirilak 29
- 13:00etan, Rouge Elea: Ronde, Erreniega Parkea-Zizur Nagusia.
- 19:30ean, Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala, Haizea. Barañaingo Auditorioa.
Apirilak 30
- 18:30ean, Erritu: Kukai Dantza & Sharon Fridman. Aralarko San Migel Santutegia.
Maiatzak 1
- 18:30ean, Erritu: Kukai Dantza & Sharon Fridman. Aralarko San Migel Santutegia.
Maiatzak 04
- 18:30ean, Zuk Performing Arts: Ura. Ribaforadako Kultur Etxea.
- 20:30ean, Pere Faura: Sin baile no hay paraiso, mi propia historia de la danza. Gaztambide Antzokia-Tutela.
Maiatzak 5
- 12:00etan, Ghislaine Verano: Aperitifak “Lo bueno”. Uharte, Arte Garaikideko Zentroa
- 20:00etan, Pere Faura: Sin baile no hay paraiso, mi propia historia de la danza. Atarrabiako Kultura Etxea
- 22:00etan, hello!earth: The Night, Visioninga Post-capitalist Society While We Sleep. Ziudadela - Iruñea.
Maiatzak 6
- 12:00etan, Rosemary Lee & Simon Whitehead: Calling Tree Paseo Ibilaldia. Rincón del Caballo Blanco-Iruñea.
- 18:00etan, Rosemary Lee & Simon Whitehead: Calling Tree Paseo Ibilaldia. Rincón del Caballo Blanco-Iruñea.
- 22:00etan, hello!earth: The Night, Visioninga Post-capitalist Society While We Sleep. Ziudadela-Iruñea.
Maiatzak 9
- 18:00etan, Jérôme Bel: Gala. Barañaingo Auditorioa.
- 22:00etan, hello!earth: The Night, Visioninga Post-capitalist Society While We Sleep. Ziudadela-Iruñea.
Maiatzak 10
- 17:00etan, Estitxu Arroyo Sánchez: Cuerpo-Documento. Nafarroako Artxiboan-Iruñea.
- 19:00etan, Toni Jodar: Mintzaldi dantzatua 1. Civican-Iruñea.
- 20:30ean, Jérôme Bel: Gala, Barañaingo Auditorioa.
- 22:00etan, hello!earth: The Night, Visioninga Post-capitalist Society While We Sleep. Ziudadela - Iruña
Maiatzak 11
- 12:00etan, Rosemary Lee & Simon Whitehead: Calling Tree Pamplona-Iruña. Rincón del Caballo Blanco-Iruña
- 17:00etan, Estitxu Arroyo Sánchez: Cuerpo-Documento. Nafarroako Artxiboan-Iruñea.
- 18:00etan, Rosemary Lee & Simon Whitehead: Calling Tree Pamplona-Iruña. Rincón del Caballo Blanco-Iruña
- 20:00etan, Mathilde Monnier & La Ribot: Gustavia. Gayarre Antzokia-Iruña
- 20:30ean, Jesús Rubio Gamo: Bolero. Noaingo Kultur Gunea.
- 21:00ean, Toni Jodar: Mintzaldi dantzatua 1. Noaingo Kultur Gunea
- 22:00etan, hello!earth: The Night, Visioninga Post-capitalist Society While We Sleep. Ziudadela - Iruña
Maiatzak 12
- 12:00etan, Rosemary Lee & Simon Whitehead: Calling Tree Pamplona-Iruña. Ziudadela-Iruña
- 12:30ean, Toni Jodar: Mintzaldi dantzatua 2. Arangurengo Kultur Etxea
- 13:00etan, Jesús Rubio Gamo: Bolero/ Led Silhouette: Errata Natural/ Helena Lizari & Laida Aldaz: Kirolak. Kale Nagusia-Zangoza
- 18:00ean, Rosemary Lee & Simon Whitehead: Calling Tree Pamplona-Iruña/ hello!earth: The Night, Visioninga Post-capitalist Society While We Sleep/ Jesús Rubio Gamo: Bolero/ Led Silhouette: Errata Natural/ Helena Lizari & Laida Aldaz: Kirolak/ Zuk Performing Arts: Ypark. Ziudadela-Iruña
Maiatzak 13
- 13:00etan, Jesús Rubio Gamo: Bolero/ Led Silhouette: Errata Natural/ Helena Lizari & Laida Aldaz: Kirolak.Behe Nafarroa Plaza-Agoitz.
Dantza Ikuskizunen informazioa
Rouge Elea: Ronde apirilak 29, igandea, 13:00
egoitzan
Erritu: Kukai Dantza & Sharon Fridman apirilak 30, astelehena, 18:30/ maiatzak 1, asteartea, 18:30
Errituren estreinaldia esperientzia bakar eta errepikaezina izanen da, Aralarko San Migel santutegia izanen baitu antzeztokia, hau da, gune espirituala, elezahar eta errituen tokia. Obrak dantza, abesbatzarako musika, paisaia eta arkitektura bateratzen ditu espazio-denbora bakan berean, eta gogoeta egiten du komunitate baten partaide sentiarazten gaituzten errituen indarraz. Erritu osatzeko, elkarlanean aritu dira Kukai, Sharon Fridman eta David Azurza kontratenorra, eta Sakanako eta Larraungo eragile artistikoen partaidetza izanen du.
Zuk Performing Arts: Ura maiatzak 4, ostirala, 18:30
tresna dira dantza eta bideoa.
Pere Faura: Sin baile no hay paraiso, mi propia historia de la danza maiatzak 4, ostirala, 20:30
Sin baile no hay paraíso collage koreografiko bat da, dantzaren historiako eta sortzailearen historia pertsonaleko lau obra ikoniko txirikordatzen dituena: Gene Kellyren Singin’ in the Rain-go klakea, John Travoltaren Saturday Night Fever-ko diskoa, Anne Teresa De Keersmaekerren Arrosak-eko dantza garaikidea eta Maya Plisetskayaren Beltxargaren Heriotza-ko dantza klasikoa. Sin baile no hay paraíso da, aldi berean, umorezko autokritika ariketa bat dantzaren munduari eta haren erreferenteei buruz.
hello!earth: The Night, Visioninga Post-capitalist Society While We Sleep maiatzak 5, 6, 9, 10 eta 11, 22:00
Uharte Zentroan hilabeteko egonaldia egin ondoan, hello!earth kolektibo danimarkarrak The Night estreinatuko du DNAn: gaueko esperientzia parte-hartzaile bat. Planetako herri aunitzek sormenerako espaziotzat hartzen dituzte ametsak. The Night ere sormenerako espazio gisa planteatua dago, zeinean parteartzaileek esperimentatzen ahalko duten elkarrekin amets egiteak duen ahalmena, sortzen ahalko dituzten irudipen kolektiboak eta entseatzen ahalko dituzten komunitate eredu posibleak gizartepostkapitalista batean.
Rosemary Lee & Simon Whitehead: Calling Tree Paseo Ibilaldia maiatzak 6, igandea, 12:00 eta 18:00
Jérôme Bel: Gala maiatzak 9, asteazkena, 18:00/ maiatzak 10, osteguna, 20:30
“Galakerrorearen eta arrakastaren arteko lerroak urtzen ditu, eta iradokitzen antzerkia komunitate dela agertokitik kanpo nahiz barne. Basatiki entretenigarria eta egiazki erradikala.” Jerome Bel, dantza europarrean itzal gehien duten figuretariko bat, galdera honetatik da abiatzen: zer gertatzen da pertsona arruntek osaturiko talde bat agertoki batera igo eta dantzaren plazerari amore ematen dionean? Gala-n, sei dantzari profesionalek agertokia partekatzen dute hamalau amateurrekin eta, gisa horretan, beren gorputz eta gaitasunetan gizartearen aniztasuna islatzen.
Estitxu Arroyo Sánchez: Cuerpo-Documento maiatzak 10 eta 11, 17:00
"Cuerpo-Documento” ikerketa eszenikorako proiektu bat da, diziplina anitzeko fitxategi performatibo moduan asmatua. Gorputz femeninoaren inguruan ardazten da, dokumentu gisa, topagune eta eztabaidagune gisa. Espazio izatez poetiko eta politiko gisa. Gorputz-Dokumentua fitxategiak zenbait karpeta dauzka, independenteak, pieza laburren gisara, haien artean elkarrizketatzen direnak, nola aurkezten diren eta horrela. 1. seriea lau karpetak osaturik dago: 1. Pasabidea; 2. Bilduma baten anatomia; 3. Aunitz izatea eta bakar bat ere ez izatea; 4. Agerpenak.
Mathilde Monnier & La Ribot: Gustavia maiatzak 11, ostirala, 20:00
Led Silhouette: Errata Natural maiatzak 12, larunbata, 13:00 eta18:00/ maiatzak 13, igandea 13:00
Helena Lizari & Laida Aldaz: Kirolak maiatzak 12, larunbata, 13:00 eta18:00/ maiatzak 13, igandea 13:00
Dokumentuaren akzioak