Orain arteko ekarpenak
Dantza tradizionaleko monitore-ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak
2017/10/18
Dantza tradizionaleko monitoreak trebatzeko ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak . Dantza tradizionaleko oinarrizko ezagutzak dituzten 18-30 urteko gazteei zuzendutako ikastaroa da batez ere. Gorputzaren ezaguera, dantzarako prestatzeko teknikak, dantza tradizionalaren historia Eus...
Urriaren 20an hasiko da Bilboko antzerki eta dantza garaikidearen BAD jaialdia
2017/10/17
Urriaren 20tik 29ra, antzerki eta dantza garaikideak hartuko du protagonismoa Bilbon, hiriko sei agertokitan ospatuko den Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdian. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak , garrantzia hartzen ari diren bertako artisten estreinaldiak eta nazioartean i...
Dantzaren arloko ikerketak Ausart aldizkarian
2017/10/09
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak argitaratzen duen Ausart , arte ikerkuntzarako aldizkariak , dantzaren inguruan egindako zenbait ikerketa biltzen ditu 2015ean argitaratutako 3.1 alean . Aldizkariak ...
Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa argitaratu du Patxi Larraldek
2017/10/04
Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa-lan sakona argitaratu berri du Patxi Larraldek Txistulari aldizkarian . Artikuluekin batera Larralde aita-semeei egindako elkarrizketa argitaratu da. Arizkungo eta Baztango dantzen eta musika kontuen inguruan aritu dira Larraldetarrak. Ur...
Jose Arrueren Erromeria koadroari bizia eman diote
2017/10/03
Jose Arruek 1921ean margotu zuen Erromeria koadroa hezur-haragiztatu dute Orozkoko Beraza auzoan, 256 herritarrek hartu dute parte ekimenean. Aiaraldea ri esker jakin dugu, Anton Lazkanoren Zerumugan dokumentalerako, Arrueren Erromeria koadroa antzeztu dutela. Koadroak erakusten digun erromeria gi...
Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan
2017/10/02
Urriaren 13tik 15era prozesioetako dantzen ikastaroa izango da, Cuencan, Carles Mas-en eskutik. Ikastaroa, Cuencako Julian de la orden organo akademiak antolatu du.
Ikastaroan dantza baxuaren forma zaharrenak eta prozesio sakratuetan dituen alderdi funtzionalak aztertuko dira. Horrela, dantza-...
Kukaik Espainiako Dantza Sari Nazionala jasoko du
2017/09/29
Espainiako Estatuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak urtero ematen duen Dantza Saria jasoko du Kukai dantza konpainiak. Gaur jakinarazi dute Manuel Liñan-ek interpretazio arloko saria jasoko duela eta Kukai dantza konpainiak sormenari dagokiona. 30.000 euroko saria jasoko du bakoitzak.
...
Zorba ikuskizun erraldoiarekin Bilbon izango da Igor Yebra
2017/09/29
Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea, UPV/EHU Abesbatza eta Turkish State Opera and Ballet dantza taldea, Igor Yebra dantzaria buru dutela 200 artista eta 5.000 ikusle baino gehiago bilduko diren ikuskizunean izango dira. Azaroaren 24an Bilbao Arenan, Zorba grekoa, Theodorakis musika...
Martin Zalakain ikuskizuna estreinatuko dute Argiak eta Artedramak azaroan
2017/09/27
Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua haritzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak. Ildo horretan, Ander Lip...
Emakumeen aurreskua aterako dute Santurtzin 1921koa gogoan
2017/09/24
1921ean Santurtzin emakumeek dantzatu zuten soka-dantzaren erakoa dantzatuko dute berriro irailaren 30ean. Film batean jasota daude, mende hasieran, herriko traineruak irabazi zuen estropada zela eta dantzatu zuten soka-dantzako irudiak. Andoni Floresek, Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko k...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.