Dokumentuaren akzioak
Bilboko Abandoibarra pasealekuan hiriak eta dantzak topo egingo dute
Aurtengo Lekuz leku jaialdia ekainaren 22tik 23ra izango da, hamalaugarren aldiz dantzak hartuko ditu Bilboko Abandoibarrako txokoak. Dantza-pieza laburrak aurkeztuko dira hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan. Euskal Herriko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira, gune bakoitzerako sormen zehatzekin. Helburua da, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramanda, dantza garaikidea ikusle guztiengana gerturatzea. Lekuz lekuk hiriaren eta dantzaren arteko topaketa osatzen du hiriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean. Ondare artistikoaren balioa berretsi nahi da dantzaren bidez, ibiltariari erakutsi nahi zaio plaza bati, paisaia bati, txoko bati... beste modu batean begiratzen.
Egitaraua
Ekainak 22
- Krego-Martin danza: Moliendo cafe. Guggenheim museoaren inguruan, 19:00etan.
- Monton de paja & Trigo. Javier Guerrero, Bartzelona: Business World. Aita Arruoe igarobidean, 19:30ean.
- Lasala: IU. Sitios y lugares-en 20:00etan.
- Carla Diego: Plangĕre. Guggenheim museoaren inguruan 20:30ean.
- Topagunea + Associazone Van: Cosmopolitan Beauty. La fundicion-en 21:30ean.
Ekainak 23
- Talde proiektua; Maylis Arrabit, Xabier Madina, Ebi Soria: Habrá que ponerse cachas. Guggenheim museoaren inguruan 19:00etan.
- Atama To Kuchij japoniar Koreografoa: Inverted tree. Guggenheim museoaren inguruan 19:30ean.
- La intrusa, Virginia García & Damián Muñoz: Billie Jean. Egurrezko kaian 20:00etan.
- Patricia Guerrero: Utopía como proceso eterno (“Distopía” ikuskizunaren zatia). Guggenheim museoaren inguruan, 20:00etan.
- Helena Gola: Publikoak Lindy Hop dantzatzen du. Guggenheim museoaren inguruan, 20:00etan.
Konpainiak eta ikuskizunak
EKAINAK 22
Krego-Martin danza: Moliendo cafe. Guggenheim museoaren inguruan, ekainaren 22an, 19:00etan.
Moliendo Café ikuskizunaren egitura eraikitzean, oinarria soila izan zen: musika-abesti horren bertsio desberdinak erabiltzea.Umorea da lanaren ezaugarri berezietako beste bat. Aurretiazko proposamenak berezko berezitasuna mantentzen du, dantza-lengoaia gisa. Dibertsioa eta erakusteko beharrak eragiten dituen lotura hori gabe sortzeko gogoa eta dantzaren bitartez bidaiatzeko libre sentitzea dira piezaren esentzia eta jatorria.Espiritu horrek bizirik dirau kalera eraman den Moliendo Café ikuskizunaren bertsio honetan.
- Iraupena: 30 minutu
- Koreografia: Bego Krego, antzezleekin batera
- Antzezleak: Pilar Andrés, Natalia García, Maria Martín
- Musika eta moldaketak: Kike Mora, Marc Cano
- Testuak: Txubio Fernández de Jaúregui
- Jantzien diseinua:Juli Trisul
- Ekoizpena: Krego-Martin Danza
- Banaketa: Krego -Martin Danza
- Laguntzailea: Santurtziko Aikoa Dantza Estudioa
Monton de paja & Trigo. Javier Guerrero, Bartzelona: Business World. Aita Arruoe igarobidean, ekainaren 22an, 19:30ean.
Business world duoak 1920an sortutako zinema mutuan du jatorria. Zinema mutuan ez dago soinu sinkronizaturik (batez ere elkarrizketak) eta irudiz osatuta dago soilik.Zenbaitetan, azpitituluak edo kartelak eransten zitzaizkion, ikusleei egoera azaltzeko edo elkarrizketak erakusteko. Horixe izan zen Business world sortzeko abiapuntua. Duo honetan, harremanak ustekabean hasten dira, eta modu askoz ere zuzenagoan erlazionatzen bukatu.
- Iraupena: 10 minutu
- Koreografoa: Javier Guerrero Nieto
- Dantzariak: Joel Mesa, Pauta Tato
- Musika: Sergi aroya + Man o To de Nu.
Lasala: IU. Sitios y lugares-en, ekainaren 22an, 20:00etan.
Gu, itzalen mundu batean argia arnasten.
Lasala Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainia da, eta dantzaren eta argazkigintzaren eremuko artistez osatzen da.Konpainiaren helburu nagusia da hizketa fisikoa eta egungo estetika sortzeko ikertzea, eta taldekideen kezkei erantzutea eta horiek islatzea. 2013an sortu zenetik nazioko eta nazioarteko hainbat jaialditara bertaratzeko gonbidapenak jaso ditu. Konpainiak Gipuzkoako Foru Aldundia–Dantzagunea deialdiaren laguntza jaso zuen, Sortutakoak programa sortzeko.Aterpean artista egoiliarren programaren laguntza ere jaso du.Horrez gain, Donostia 2016 fundazioaren laguntza jaso zuen, Mugalariak egitasmoan. Halaber, Dantzan Bilaka Sormen Koreografikoen Diru-laguntza eta Eusko Jaurlaritzaren Sormen Koreografikorako Laguntza jaso zituen, 2014an, 2015ean eta 2016an, eta baita Konpainiak Egonkortzeko Laguntza ere, 2017an.
- Iraupena: 16 minuto
- Koreografoa: Judith Argomaniz
- Dantzariak: Jaiotz Osa, Garazi Etxaburu
- Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Handel, Deep Frieze
Carla Diego: Plangĕre. Guggenheim museoaren inguruan, ekainaren 22an, 20:30ean.
Hainbat irudi eta erreferentzia erabiliz, “plangĕre” ikuskizunak hiletarien erritualak eragindako fisikotasun, adierazgarritasun eta estetika nabarmenekin lan egiten du. Dantzari botere eraldatzailea ematen dio, gorputzak eta adimenak haren bitartez bidaiatu eta atsekabearen adierazpena agerikoa eta fisikoa izan dadin. Proiektuak gorputza eta mugimendua eta bien baterako adierazpena ikertzeko nahia du abiapuntu.Irudi desberdinak aztertuz eta ikerketa teorikoa eginez garatu da, batik bat, eta helburu du doluaren diskurtso dramatikoa eta poetikoa egitea, dantzaren eta haren adierazpen fisikoaren bitartez eta hiletariak oinarri hartuz.
- Iraupena: 14 minutu
- Koreografia: Carla Diego
- Dantzariak: Claudia Bosch Fernández, Maddi Ruiz de Loizaga Goikoetxea, Carla Diego Luque
Topagunea + Associazone Van: Cosmopolitan Beauty. La fundicion-en, ekainaren 22an, 21:30ean.
Etengabe aldatzen doan ekintza bat, keinuak edertasuna konkistaren emaitzatzat duen leku zehaztugaberako bidaia baten oharrak direlarik. Cosmopolitan Beauty gorputzean arrastoa utzi duten gauza galduen erresuma da, gauzen ahultasunaz eta indarraz ohartarazten digun leku kontraesankorra: irla bat da, eta bere baitan itxita dago, baina baita hartzen duen lekura irekita ere.
- Iraupena: 16 minuto
- Musika: The spind – Freag haines
- Argazkiak: Ingrid Boresoulle
EKAINAK 23
Talde proiektua; Maylis Arrabit, Xabier Madina, Ebi Soria: Habrá que ponerse cachas. Guggenheim museoaren inguruan, ekainaren 22an, 19:00etan.
Habrá Que Ponerse Cachas esanahien, txorakerien, xarma handiaren eta graziaren arteko jokoa da. Bob Dylanen abesti bat.”The Royal Tenenbaums” filma. Filmeko familia eta bertan agertzen diren bi anaien rolak. Anai-arreben harremanak nola aldatzen doazen denboran zehar… Horrekin guztiarekin, eta horri buruz pentsatzen dutenarekin, dantzariek elkartruke oparoa sustatzen dute. Haien ideia hegalariak mugimenduaren gorazarre bilakatzen dira.
- Iraupena: 20 minuto
- Gida artistikoa: Maylis Arrabit
- Dantza: Ebi Soria Coron, Xabier Madina Manterola
Atama To Kuchij japoniar Koreografoa: Inverted tree. Guggenheim museoaren inguruan, ekainaren 22an, 19:30ean.
Txikitan, lau oinean ibiltzen nintzen auzoan zehar, gauez. Hesiak eta zutoinak eskalatzen nituen, salto egin eta arnasari eusten nion, oinezkoek ikus ez ziezadaten.Zuhaitz ebolutiboaren puntari sustraietaraino nola jarraitu hausnartzen nuen.Orain, giza gorputza duen animalia izaten saiatzen naiz.
- Iraupena: 20 minuto
- Koreografoa: Hisashi Watanabe
- Dantzaria: Hisashi Watanabe
- Musika: Inverted Tree music by Hisashi Watanabe
- Argazkiak: Shinya B, & bozzo
- Jantziak: Shie Minamino
Pieza honek nork bere burua erakusteko eta gainontzekoen kontuetan kuxkuxean ibiltzeko obsesioaren eta ziurrenik erabat perfektua ez den pribatutasun bat gordetzeko eta ezkutuan mantentzeko beharraren arteko muga estua ikertzen du. Sormen artistiko garaikidearen konpainia hau 1996an sortu zuten Virginia Garcíak eta Damián Muñozek. Proiektu eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortu, zuzendu eta ekoizten dituzte, hainbat diziplinatako artista nazional eta nazioartekoekin. 2015eko Dantza Sari Nazionala, Sormenaren modalitatean.La intrusa, Virginia García & Damián Muñoz: Billie Jean. Egurrezko kaian, ekainaren 22an, 20:00etan.
- Iraupena: 15 minuto
- Koreografia: La intrusa – Virginia García & Damián Muñoz
- Dantzariak: Agnès Aales, Gisela Roset
- Musika: Clara Peya, Pau Brugada
Patricia Guerrero: Utopía como proceso eterno (“Distopía” ikuskizunaren zatia). Guggenheim museoaren inguruan, ekainaren 22an, 20:00etan.
Patricia Guerrerok Utopía como proceso eterno aurkeztuko du, Distopíaharen ikuskizun berriaren sormen-prozesuaren zati bat dena. Ikuskizuna 2018ko irailaren 9an estreinatuko da, Sevillako Flamenkoko Bienalean. Distopia utopiaren desitxuraketa da. Patricia Guerrero: “Ez dut inon kokatu behar: flamenko-dantzari garaikidea naiz, gaur egungo flamenkoa egiten dut”. Granada, 1990.
- Koreografia: Patricia Guerrero
- Dantza: Patricia Guerrero, Ángel Fariña
- Zuzendaritza eszenikoa: Juan Dolores Caballero
Helena Gola: Publikoak Lindy Hop dantzatzen du. Guggenheim museoaren inguruan, ekainaren 22an, 20:00etan.
Lindy Hop New Yorken fama hartu duen dantza estilo bat da. Dantzari afroamerikarrek egiten dute Savoy Ballroom izeneko dantzalekuan. Hogeiko hamarkadaren erdialdean Savoyko dantzariek Charleston estiloa dantzatzen zuten eta beste estilo batzuetako elementuak gehitu zizkioten, hala nola “Texas Tommy”, “Black Bottom” eta “Cakewalk” estiloetatik hartutakoak. Dantzari horiek posizio irekiak eta posizio itxi tradizionalak tartekatzen hasi zirenean sortu zen dantza mota hau. Posizio-irekiera hori “Whip” edo “Swing Out” deritzona da.
Informazioa: Lekuz leku 2018
Dokumentuaren akzioak